2023/02/24 18:00 - 19:30
FAMILIA JARDUERA
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak 35 urte betetzen ari dira aurten, eta horren ospakizuna izango da saioa. Sudurgorrion bizitzan lagun egin ditugun hainbat etorriko dira bisitan ospakizunean parte hartzera. Kantua, dantza eta denon parte-hartzea ez da faltako, ezta tarte erraldoia ere… Urteak betetzea garrantzitsua bada, are gehiago abenturak bizitzea!… eta hori izango da gure ospakizuna, beste abentura bat bizitzea!
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.