Programa hau 5 eta 12 bitarteko ume eta gaztetxoei jolas edota prestakuntza izaerako jarduera bat eskaintzean datza; tailerrek, askariak eta ikuskizunek (pailazoak, magia, ipuin-kontalariak, musika...) osatzen dute. Urteko ia larunbat guztietan egiten da, doakoa da eta edonori irekia (ez da aurretik izena eman behar). Helburua da txikienak animatzea eskolaz kanpoko jardueretan euskara ahoz erabiltzera. 2010ean ipini zen martxan eta oso emaitza onekin errepikatzen da urtero. Lehen saioan, udazkeneko eskulanak egingo dira eta, jarraian jango den fruta-brotxeta bat prestatuko dute partaideek. Araba taldeak eskainiko du.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.