Sustraiak catering barazkijalea kooperatibako kideek barazki burger goxoen eta laguntzeko saltsen errezeten ikastaroa eskainiko dute Faktorian. Tailer teoriko praktikoa izango da, errezeta liburua eta dastaketa barne. Erabiliko diren produktu guztiak begetalak izango dira, tokikoak, ekologikoak eta garaian-garaikoak. Kozinatzeko beharrezko material eta osagai guztiak antolatzaileen esku, ikasteko gogoa baino ez dute ekarri behar parte-hartzaileek.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.