Faktoriak familientzako gune seguru bat sortu nahi du, haur eta nerabeen hezkuntzaren inguruko gai ezberdinak lantzeko. Helduen artean ditugun zalantzak, keskak, galderak... denon artean erantzuteko. Noizean behin gai konkretu bat lantzeko horretan aritua edo aditua den pertsona bat ekarriko da. Saio honetan, haurrek sexualitatea zelan bizi duten aztertuko dugu. Adin ezberdinekin zelan landu daitekeen, ipuin ezberdinen erabilera... Horrez gain tartea egongo da haurren genero eraikuntzaz zein sexu dibertsitateaz hitz egiteko.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.