Aiaraldea, Gorbeialdea eta Añana zeharkatuko ditu Itzuliaren hirugarren etapak

Erredakzioa 2021ko api. 7a, 09:00
Itzuliaren hirugarren etapa 16:30ean iritsiko da Laudiora. / ITZULIA.eus

Asteazken honetan, Amurrio eta Laudio lotuko ditu Euskal Herriko Itzuliaren hirugarren etapak, Aiaraldeko, Gorbeialdeko eta Añanako hainbat udalerri zeharkatuz. Eragin berezia izango du Aiaraldeko trafikoan.

Itzuliaren hirugarren etapa Aiaraldera iristeak Laudio eta Amurrio arteko trafikoa baldintzatuko du egun osoan zehar. 13:00etan Amurrioko Elexondo kaletik irtengo da lasterketa, eta, beraz, ezingo da aparkatu honako lekuetan: Araba kalean, Elexondotik elizako biribilgunera; elizako aparkalekuan; Armurubenta kalean, Elexondotik Felix Murgara; eta Goikolarra plazan.

Ordu horretan, txirrindulariek ibilbide neutralizatua jarraituko dute Amurrioko herrigunetik, irteera egin aurretik: Landaburu, San Jose biribilgunea, Zabaleko, Arenalde, Goikolarra, Mendiko, olibondoaren biribilgunea, Felix Murga, epaitegiko biribilgunea, elizako biribilgunea, Bañuetaibar eta Ugarteko biribilgunea zeharkatuko dituzte.

 

167 kilometroko etapa publikorik gabe garatuko da, eta 16:30ak aldera iritsiko da Laudiora. Aurretik, Gorbeialdeko, Añanako eta Aiaraldeko hainbat udalerri eta mendate zeharkatuko ditu. Sagasti kale osoan eta Ugarte plazan aparkatzea debekatuta egongo da 8:00etatik aurrera. Butron kaleko aparkalekuan ere ezingo da aparkatu, ezta Lamuza kalean ere, Granjabide kaleko 1 eta 2 zenbakien parean; ezta Goienurin ere, Ugarteko elizatik karabanen aparkalekuraino.

Gainera, Larrazabal, Landaluze, Lamuza, Ugarte, Goienuri eta inguruko kale guztietako bizilagunek aldez aurretik atera behar dituzte ibilgailuak, 16:30etik 17:30era bitartean erabiltzeko asmoa badute.

Eragozpenak autobus zerbitzuetan

Itzuliaren hirugarren etaparen ibilbidea dela eta, Arabako Foru Aldundiaren autobus zerbitzuko hainbat linea bertan behera geldituko dira:

  • 11:45 Gasteiz-Laudio
  • 12:45 Laudio-Gasteiz
  • 16:30 Gasteiz-Laudio
  • 16:30 Laudio-Gasteiz
  • 16:15 Artziniega-Okondo
  • 16:20 Okondo-Llodio
  • 17:10 Okondo-Llodio
  • 17:30 Llodio-Okondo
  • 17:50 Okondo-Artziniega

Lau mendate

Primoz Roglic da sailkapen nagusiko burua, eta tropelak lau mendateri aurre egin beharko die gaurko jardunaldian: hirugarren mailako bi, Altube eta Tejera; eta, azken zatian, bigarren mailako bi, Malkuartu eta Ermualde. Astana Pro Team taldeko Alex Aranburu euskal txirrindularia bigarren postuan dago, astearteko etapan garaipena lortu ondoren; ezustekoa emateko aukera izango du gaur.

Ibilbidea Errepidea Km 38 km/h 40 km/h 42 km/h
Amurrio A-624 0 13:18 13:18 13:18
LEZAMA final de subida Junto Ermita Larrimbe   3,2 13:23 13:22 13:22
Mendate hasiera | Comienza Puerto Cartel 8%   12,4 13:37 13:36 13:35
3. Kat. ALTUBE   14,9 13:41 13:40 13:39
AMEZAGA   18 13:46 13:45 13:43
MURGIA   19,7 13:49 13:47 13:46
MANURGA   25,2 13:57 13:55 13:54
APODAKA   33,8 14:11 14:08 14:06
MANDOJANA   36,9 14:16 14:13 14:10
LANGRAITZ   49,5 14:36 14:32 14:28
ANUNCITA   56,9 14:47 14:43 14:39
MIMBREDO A-4316 60,9 14:54 14:49 14:45
Mendate hasiera   63,4 14:58 14:53 14:48
PAUL   64,4 14:59 14:54 14:50
3. Kat. LA TEJERA   65,9 15:02 14:56 14:52
SALINAS DE AÑANA-GESALTZA AÑANA   70,3 15:09 15:03 14:58
ESPEJO   74,9 15:16 15:10 15:05
KARKAMU   82,1 15:27 15:21 15:15
GUINEA   84,4 15:31 15:24 15:18
BARRON   86,3 15:34 15:27 15:21
ESKOTA   90,7 15:41 15:34 15:27
MORILLAS-SUBIJANA   95,6 15:48 15:41 15:34
SPRINT– ZUATZU KUARTANGO   101,4 15:58 15:50 15:42
ANDA   107,4 16:07 15:59 15:51
ABORNIKANO   109,4 16:10 16:02 15:54
IZARRA   112,4 16:15 16:06 15:58
GOIUM   116,1 16:21 16:12 16:03
La Barrerilla   119,6 16:26 16:17 16:08
BIZKAIA   121,6 16:30 16:20 16:11
ORDUÑA BI-625 127 16:38 16:28 16:19
ARABA - Cuadrilla de Ayala A-625 128,4 16:40 16:30 16:21
SARATXO-AMURRIO   131,4 16:45 16:35 16:25
AMURRIO   133,1 16:48 16:37 16:28
LUIANDO   138,5 16:56 16:45 16:35
SPRINT – LAUDIO   144,9 17:06 16:55 16:45
OKONDO Giro Izda. A-3641 154,2 17:21 17:09 16:58
Giro Izda. Dir. Malkuartu A-4616 155 17:22 17:10 16:59
Mendate hasiera   155,5 17:23 17:11 17:00
2. Kat MALKUARTU   158 17:27 17:15 17:03
LAUDIO A-3632 162,9 17:35 17:22 17:10
Giro Dcha. Dir. Yermo   163,8 17:36 17:23 17:12
ERMUALDE (LAUDIO) | HELMUGA - META   167,7 17:42 17:29 17:17

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide