Euskal Herriko Itzuliaren laugarren etapak Gasteizko trafikoari eragingo dio

Erredakzioa 2021ko api. 8a, 08:46
Gasteizen hasiko da Euskal Herriko Itzuliaren laugarren etapa. / GASTEIZKO UDALA

Ostegun honetan, Gasteiztik abiatuko da Euskal Herriko Itzuliaren laugarren etapa, 12:30ean Mendizabaleko aparkalekutik. Lasterketak aldi baterako eragingo dio hiriburuko hainbat kaletako zirkulazioari.

Apirilaren 8an, ostegunean, Euskal Herriko Itzuliaren laugarren etaparen irteera neutralizatua egingo da Mendizabaleko aparkalekutik, 12:30etik 12:45era bitartean. Aparkalekutik abiatuta, Lasarteko atea, Maite Zuñiga kalea, Zumabide kalea, Ituritxu kalea, Izarbenta kalea, Guillermo Elio Molinuevo kalea, Antonio Amat Maiz kalea, Nadine Gordimer kalea eta Bruselas hiribidea zeharkatuko dute txirrindulariek.

Irteerak eta ondorengo ibilbideak aldi baterako eragina izango du Gasteizko hainbat kaletako trafikoan. Ibilbideak hartzen dituen kale eta bidegurutze guztiak txirrindulariak igaro baino hamar minutu lehenago itxiko da; hau da, 12:20ak aldera. Garraio publikoan ere izango du eragina, hiriko autobusak eta taxiak barne.

Ondoren, txirrindulariek atzean utziko dute Gasteiz, Elorriaga kaleko N-104 errepidetik.

Aparkalekua itxita

Gainera, 9:00etatik 12:40ra bitartean, oinezkoek ezin izango dute Mendizabaleko aparkalekuaren inguruko kaleetan ibili, Covid-19aren prebentzio neurriak direla eta. Era berean, apirilaren 7ko 16:00etatik aurrera ezingo da bertan aparkatu.

Bestalde, Lasarteko atean eta Maite Zuñiga kalean ere ezingo da aparkatu seinaleztatutako guneetan, apirilaren 8ko 6:00etatik 13:00etara.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide