Tubacexeko grebalariek suzko barrikada batekin itxi dute Amurrioko lantegiko sarrera

Erredakzioa 2021ko mar. 25a, 09:00
Suzko barrikada eta Tubacexeko langileen eserialdia, Amurrion. / Argazkia: AIARALDEA

Grebaren 43. egunean, Tubacexeko langileek suzko barrikada bat piztu dute Amurrioko lantegiko piketean. Tentsio uneak eta istiluak izan dira, eta hainbat langile zauritu ditu Ertzaintzak; besteak beste, foam balekin kargatu eta tanketa bat eraman dute.  

EEEaren inguruko negoziazioak 129 lanposturen suntsiketarekin itxi dira, baina greba mugagabeak jarraitzen du, kaleratzerik izan ez dadin.

Ostegun honetako lehen orduetan, piketeek suzko barrikada bat piztu dute, Amurrioko lantegiko sarrera ixteko. Denbora batez hala izan da, baina, azkenean, Arabako suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzeko. Txalo artean jaso eta agurtu dituzte Tubacexeko langileek, eta beraiek ere elkartasuna adierazi diete langileei: "Gora Tubacexeko langileak! Zuekin gaude!", esan dute suhiltzaileek kamioietako bozgorailuetatik.  

Goizean zehar, tentsio uneak eta istiluak izan dira, eta hainbat langile zauritu ditu Ertzaintzak: besteak beste, foam balekin kargatu eta, arratsaldean, tanketa bat eraman dute.  

Zuzeneko kontaketa egiten ari da AIARALDEA hedabidea: Amurrioko piketea indartuta eta barrikadekin hasi da Tubacexeko grebaren 43. eguna

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide