Great Taste saria irabazi du Izoriako gaztak

Erredakzioa 2020ko ira. 28a, 16:34
Leire Ibarrola, Izorian duen gaztandegian. / Raul Olaya

12.777 produkturen artean nabarmendu dute Leire Ibarrolak egiten duen gazta.

Leire Ibarrolak eta bere familiak egiten duten Izoriako gaztak aurtengo Great Taste saria jaso du. 106 herrialdetako 12.777 produkturen artean nabarmendu dute epaileek Aiaraldean egiten den gazta, lehiaketara aurkeztutako produktuak 14 astez ebaluatu eta gero. Hain zuzen, Ibarrolak prestatzen duen "Baserrikoa" izeneko gaztak irabazi du aipamenetako bat.

The Guild of Fine Food Erresuma Batuko gourmet produktuen elkarteak antolatzen du lehiaketa, 1994az geroztik, eta saritutako elikagai eta edariak nazioartean ezagutzera emateko bide garrantzitsua dira. Izoriako gaztandegia lehendabiziko aldiz aurkeztu da sariketara, baina beste hainbat sari ere jaso ditu, World Cheese Awards saria tartean.

Ibarrola gaztagilearen produktuak Gasteizko eta Laudioko nekazal produktuen azokan aurki daitezke, ostegun eta larunbatero. Eta etxez etxeko banaketa ere egiten dute.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide