Bubu eta Naaba lehoia ipuina kontatuko da otsailaren 11 eta 12an, Artziniegako liburutegian.
Bubu, pigmeo txikia, eta Afrikako sabanako lau animalia adierazgarri dira liburu honen protagonistak.
Ipuin honek inguru berean bizi diren animalien arteko harremanez dihardu, eta desberdinak izatearen garrantzia eta aberastasuna azpimarratzen du.
Gehienez, 4 urtetik gorako 15 ume egon ahalko dira saio bakoitzean.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.