Laudioko hiltegia berritzeko finantziazioa adostu dute

Erredakzioa 2019ko ira. 10a, 10:43

Laudioko hiltegia itxia dago abuztuaren hasieratik. ALPHABET

Eusko Jaurlaritzaren eta Udalaren artean ordainduko dituzte obrak.

Laudioko hiltegia "aste gutxiren buruan" berriz zabaltzeko lehen urratsa egin dute Eusko Jaurlaritzak eta Laudioko Udalak. Herriko alkate Ander Añibarrok adierazi duenez, urtea amaitu baino lehen irekiko dute, behin azpiegitura berritzeko egin behar dituzten obrak adostu eta gero.

Añibarrok azaldu duenez, eraberritze integrala egingo dute; besteak beste, hilketa gela egokituko dute, sortzen diren hondakinak kudeatu ahal izateko. Halaber, hobi septiko bat eraikiko dute eta elektrizitate sarea goitik behera konponduko dute.

Hurrengo asteetan proiektuaren xehetasun guztiak publiko egingo dituzte administrazioek, eta obrak zer aurrekontua izango duen argituko da. Gero etorriko da hiltegia kudeatzeari buruzko eztabaida.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago