2018/05/12 11:00

JAIA

[ELKARTASUN JAIA] Aiaraldea hedabidearen alde

[ELKARTASUN JAIA] Aiaraldea hedabidearen alde
Frontoia, Aiaraldea Artziniega

Artziniegan euskaraz bizi nahi dugu! Euskarazko hedabideak babestu eta sustatu lemapean elkartasun jaia prestatu dute Artziniegako elkarteek.

Egitaraua: 11:00etan haur eta gurasoentzat ginkana jolasa, Alde Zaharrean. 11:30ean Amurrioko eta Artziniegako emakume taldeen partida. 12:30ean talo tailerra Artziniega Museoaren eskutik. 12:30ean herri kirolen erakustaldia, Bizindar kirol taldeko kideekin. 13:30ean kantu poteoa, Bleibet abesbatzarekin. 14:30ean parrillada-bazkaria, Otsati elkartearen laguntzaz. 16:00ean Dantza Plaza, Artziniegako trikiti irakaslearekin. 17:00etan Diskokantza haurren ikuskizuna. 18:00etan txokolate jana, Hiriska emakume taldearekin.18:30ean, Trakamatraka musika-show tailerra, Artziniegako Rock Elkartearen eskutik. 19:00etan bertsopoteoa Izar Mendiguren eta Manex Agirrerekin, Aiaraldeko Bertso Eskolaren izenean. 20:00etan Kontzertua Barau taldearekin.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago