2017/12/02 18:00

JAIA

[EKITALDIAK] Artziniegako Euskararen Egunak

[EKITALDIAK] Artziniegako Euskararen Egunak
kaleak, Aiaraldea Artziniega

12:00, JOLAS TRADIZIONALAK familientzat, frontoian. Antolatzailea: Bizindar.

13:30, TRIKI-POTEOA herriko tabernatan, udalerriko musikariekin. Irteera frontoitik. Laguntzailea: Artziniegako Rock Elkartea.

14:30, KANTU-BAZKARIA. 100 leku. Euskal kantu-bilduma banatuko da bazkalostean zuzeneko musikaz abesteko. Prezioa: helduak, 8 € / 10 urte arte, doan. Eman izena eta ordaindu eskudirutan Udaletxean, azaroaren 30 arte. Antolatzailea: Otsati Elkartea. Laguntzailea: Artziniegako Rock Elkartea.

18:00, IPUIN KONTAKETA TXOTXONGILOEKIN (3-9 urte). Zurrumurru “Andrina Basandrina”. Gaztelekuan

18:00, DANTZA-PLAZA emanaldia Ziortza eta Leire trikitilariekin eta Fran dantza-maistrarekin, frontoian.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago