Batzartzeko proposamena egin diote URA agentziari

Erredakzioa 2017ko aza. 7a, 11:48

Saratxoko isurketaren inguruko informazioa bildu nahi du Goi Nerbioi Bizirik plataformak.

Isurketa bat gertatzen denean martxan jartzen diren protokoloak "hobetu" behar direla uste du Goi Nerbioi Bizirik plataformak. Hala jakinarazi du ohar batean, irailean Nerbioi ibaira Saratxon izandako isurketa baten haritik. Isurketa haren ostean, Goi Nerbioi Bizirik kolektiboak gogor kritikatu zuen URA agentzia, kutsdura haren jatorria eta egileak topatzeko gai izan ez zelako. Jarraian, herri elkarteak egindako salaketa onargarria ez dela azaltzeko gutuna igorri zuen URAk, eta epaitegietara joko zuela iradoki.

URAri erantzunez, berriz ere zalantzan jarri du Goi Bizirikek agentziaren lana: "Isurketa orain dela hilabete eta erdi baino gehiago gertatu zen, eta gaur egun oraindik ez dakigu zelakoa izan den floran eduki dituen ondorioak. Ezta egindako analisiak, emaitzak eta ondorioak zeintzuk izan diren". Plataformak bidalitako oharrean azaldu dute URA-ren aldetik ez dutela inolako informaziorik jaso, eta eskatutakoa "ukatu" egin zaiela.

Informazioa "partekatu" nahi izanez gero, elkarlanean aritzeko arazorik ez dutela azaldu du Goi Nerbioi Bizirikek. Hala, hilaren 16an batzar bat egingo dutela jakinarazi dute, eta URAri gonbitea luzatu diote. "Espero dugu batzarrera etortzea, haien lan egiteko modua azaltzea eta eskatu zaien informazioa partekatzea".

Erlazionatuak

Goi Nerbioi Biziriken gutuna

Goi Nerbioi Bizirik 2017 aza 07 Aiaraldea

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide