2017/06/26 - 2017/06/30 08:00

HAURRENTZAKO EKINTZA

[HAURRENTZAKO EKINTZAK] 'Ekainean ekin'

[HAURRENTZAKO EKINTZAK] 'Ekainean ekin'
Kultur Etxea, Aiaraldea Okondo

Okondo Euskaraz 2017 ekimenarekin Okondoko Udalak eta herriko elkarteak hainbat ekitaldi antolatu dituzte, ekainean eta uztailean. Ekainaren 26tik 30ra, Ekainean Ekin programa abian jarriko dute 2005-2013 artean jaiotakoentzat. Programa honek bi atal ditu:

1-. Haurtzaindegia: 8:00-10:00, hautazkoa: eskatu informazioa eta prezioa Udalean.

2-. Sukaldaritza eta natura tailerrak: 10:00-13:00. Prezioa: 10 €

Plazen kopurua: 22. Haurtzaindegia erabiltzen dutenek lehentasuna izango dute Sukaldaritza eta Naturan parte hartzeko, inskripzio-ordenaren arabera. Ez erroldatuek plaza hutsak bete ahalko dituzte.

Izen ematea: Udaletxean ekainaren 12tik 19ra.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago