2017/06/03 09:00

JAIA

[JAIA] Euskaraz bizi nahi dut

[JAIA] Euskaraz bizi nahi dut
Herria, Aiaraldea Amurrio

Euskararen erabilera sustatzeko jaiaren egitaraua hurrengoa izango da:

09:00-12:00 Amurrioko Juan Urrutia plazatik aterako dira San Pedro aztarnategian bisita gidatua egiteko.

11:00-12:00 Rugby entrenamendua.

11:30-14:00 Aspaltza elkartearen tailerrak umeentzat eta sukaldaritza saioa Gurasolagun ekimenak antolatuta.

13:00-14:30 Garagardoa dastatzeko tailerra Boga ekoizlearekin.

14:30 Bazkaria; 10 euro ordaindu beharko dute helduek eta 8 euro umeek.

16:00 Mus Txapelketa euskaraz.

17:00-19:30 Kalakak lankidetza jolasak eskainiko ditu.

19:30 Bertso kantu-jira egingo dute Amurrioko tabernetan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago