Maiatzaren 14an Senperen ospatuko den Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaira joateko autobusak antolatu ditu Laudioko udaleko Euskara Arloak.
Irteera: 09:15ean (Laudio institutuko bus geltokitik)
Itzulera: 18:30ean (Senperetik)
Lekua: udaletxean, Euskara Arloan, maiatzaren 2tik 4ra, biak barne, bulego ordutegian.
Prezioa: 10 euro.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.