2016/12/16 18:00

HAURRENTZAKO EKINTZA

[HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA] 'Pirritx, Porrotx eta Marimotots'

[HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA] 'Pirritx, Porrotx eta Marimotots'
kiroldegia, Aiaraldea Amurrio

Basoari urtero iristen zaio udaberria; kukuak esnatu, elurrak urtu eta landareak loratzen direnean. Euskarari ostera, urte birik behin; Korrikarekin batera. Korrikako kilometro bakoitzean lekukoa pasatzen dugu euskaldunok eskurik esku, maitasunez. Lekukoa airean dabil, lurrik ukitu gabe, barruan mezu sekretu bat gordeta, sudurgorriok zuen herriko jaialdian zabalduko duguna. Eman, hartu, jaso, pasa... aurrera... Badaramagu euskara etorkizunera!

Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago