2016ko abenduaren 3a berezia izango da aurten. Ez da ohiko Euskararen Egun bat gehiago izango. Ziurrenik lehen aldiz, Aiaraldea osatzen duten 9 udalerrietako herritar eta elkarteek elkarlanean antolatuko dute aurtengo euskararen eguna. Kanpaina bateratua izango da, bai eta ekimen bateratua ere, abenduaren 3a larunbata izanik, eskualde guztiko herritar eta entitateek Amurrion egingo baitute ekitaldi berezi bat; euskararen aldeko konpromisoak hartu eta jendaurrean adierazteko ekitaldia hain zuzen ere.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.