2016/12/01 - 2016/12/03 19:30

JAIA

Artziniegako Euskararen Egunak

Artziniegako Euskararen Egunak
Aiaraldea Artziniega
  • Abenduak 1: 19:30ean Euskaraz bizi nahi dut film laburren proiekzioa. Informazio eta gonbidapena abenduaren 3ko Aiaraldea euskaldun, konpromisoak eta maitasuna ekitaldian parte hartzeko. Solasaldi irekia bertaratzen direnen artean, Artziniegan euskararen erabilera suspertzea helburu. Museo Etnografikoan. Laguntzailea: Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua.

 

  • Abenduak 2: Arteko Gure Ama Herri Ikastetxean, eskola-ordutegian, ipuinak, tailerrak eta jolasak, ikasleekin euskararen erabilera lantzeko. 18:30ak eta 20:00ak bitartean, frontoian, Familia Euskaraz Jolasean (familia osoak parte hartzeko tailerrak eta jolasak). 20:00etan triki-poteoa herriko tabernetan. Eta 21:30ean bertso-afaria Udaletxe Zaharrean. Bertsolariak Izar Mendiguren eta Asier Rubio izango dira. 

 

  • Abenduak 3: Goizean denok Amurriora Aiaraldea euskaldun, konpromisoak eta maitasuna ekitaldian parte hartzera! 18:30ean magia ikuskizuna Hodei Magoaren eskutik, Artziniegako frontoian.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago