Laudioko udaleko Euskara Arloak hainbat ekintza antolatu ditu urriaren bigarren hamabostaldirako, besteak beste, Sorgin Zapatuak. Eskulanetako saio aparta, espaziora bidaiatzeko ontziak egiteko. Jarraian, askari paregabea bertaratutako guztientzat. Bost urtetik gorakoentzat. Lamuza parkeko udal Ludotekan. Arima taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.