Urriaren 2an, igandea, Aiarako Udalak eta Hogeitalau Euskara Elkarteak antolatzen duten 'Igande arratsaldeak familian' programako 2016ko bosgarren emanaldia egingo da Arespalditzako udaletxean eta sindikatuan.
Programa hau, bereziki, 3-10 urteko seme-alabak dituzten familiei zuzentzen zaie, bai gurasoek eta bai umeek arratsalde ederra pasa dezaten euskarazko hainbat aktibitatez gozatuz eta horietan parte hartuz.
17,00: Haur antzerkia (Hodei Unzueta eta Oskar Estanga “Hor Konpon Mari Anton”)
18,00: Askaria.
18,30: Eskulan-tailerra
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.