2016/06/15 - 2016/06/17 09:00

HAURRENTZAKO EKINTZA

[IZENA EMATEKO EPEA] Umeentzako sukaldaritza ikastaroa

[IZENA EMATEKO EPEA] Umeentzako sukaldaritza ikastaroa
Laudioko Euskara Arloa, Aiaraldea Laudio

Ikastaroa: Abuztuaren 29, 30 eta 31 eta irailaren 1ean.

Izena emateko epea: Ekainaren 15etik 17ra bitartean

Informazioa gehiago:

Azkeneko urteetan bezala, aurten ere umeentzako sukaldaritza ikastaroak izango ditugu ikasturte berrian murgildu baino lehen (abuztuaren 29, 30 eta 31n eta irailaren 1ean). Beherago duzu jakin beharreko guztia. Erne ibili izen emateekin aste honetan bertan direlako (ekainak 15-17 bitartean, biak barne)!!
 
= Ekainak 15-17 bitartean, biak barne izena emateko epea izango da, abuztuaren 29, 30 eta 31n eta irailaren 1ean Zubiko Etxean egingo den umeentzako sukaldaritza ikastarorako. Laudion erroldatutako 2016/2017 ikasturteko Lehen Hezkuntzako umeei zuzendua. Txanda bi: goizez (10:30-13:30, 30 ume) eta arratsaldez (16:30-19:30, 30 ume). Lekuak soberan geratuko balira Laudiotik kanpokoak ere onartuko lirateke. Prezioa: 10 euro. Emandako izenak lekuak baino gehiago balira, zozketa bat egingo da ekainaren 20an, Euskara Arloan 12:00etan. Neba-arreben kasuetan, batera joan ahal izango dira zozketa-zenbaki bakar batez. Izena emateko orduan, pertsona batek ume bat baino gehiagoren izena inskribatu lezake.
Izena emateko Euskara Arloan (09:00-14:00) egin daiteke baina baita e-postaz (euskara@laudio.eus) edo telefonoz (944034890) ere.

Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago