Asteartea, urtarrilak 31

16:30

Apaindu zure Agate Deunako makila

Abetxukuko gizarte etxea., Gasteiz | LANTEGIA

Abetxuko gizarte-etxean neguko festen testuinguruan makil apaintzeko lantegi bat egingo da. OHARRA: Bakoitzak bere makila ekarri behar du. Adina: 0-99 urte. 8 urtetik beherakoak heldu batek lagunduta.

Apaindu zure Agate Deunako makila Abetxukuko gizarte etxea.

Abetxuko gizarte-etxean neguko festen testuinguruan makil apaintzeko lantegi bat egingo da. OHARRA: Bakoitzak bere makila ekarri behar du. Adina: 0-99 urte. 8 urtetik beherakoak heldu batek lagunduta.

17:00

[ESTREINALDIA] 'Yuku eta Himalaiako lorea'

Gorbeia zinemak, Gorbeialdea Zigoitia | ZINEMA

Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea. Yuku sagutxoak familia atzean utzi eta betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, hura laster eramango du-eta sator itsuak Lurraren sakonera. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta batez ere… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena.

[ESTREINALDIA] 'Yuku eta Himalaiako lorea' Gorbeia zinemak

17:30

Gasteizko guduaren esperientzia

Arma Museoaren ataria., Gasteiz | PROPOSAMENA

Esperientzia honek 1813ko ekainaren 21era eramango zaitu. Lehenik, Arabako Arma Museoan, guduko jatorrizko piezak eta tropen mugimenduen maketa batzuk aurkituko ditugu. Ondoren, Gasteizko guduaren monumentua bisitatzeaz gain, haren protagonistak, besteak beste, Wellington eta Alaba jeneral garaileak edo Jose Bonaparte errege garaitua, bizi izan ziren tokiak eta ostatuak ezagutuko ditugu. Geu elkarteak antolatuta.

Gasteizko guduaren esperientzia Arma Museoaren ataria.

Esperientzia honek 1813ko ekainaren 21era eramango zaitu. Lehenik, Arabako Arma Museoan, guduko jatorrizko piezak eta tropen mugimenduen maketa batzuk aurkituko ditugu. Ondoren, Gasteizko guduaren monumentua bisitatzeaz gain, haren protagonistak, besteak beste, Wellington eta Alaba jeneral garaileak edo Jose Bonaparte errege garaitua, bizi izan ziren tokiak eta ostatuak ezagutuko ditugu. Geu elkarteak antolatuta.

17:30

[IPUIN TXIKIAK] 'Pirata ausarta'

Udal Liburutegia., Aiaraldea Artziniega | IPUIN KONTALARIA

Lau urtetik 12 urtera arteko haurrentzat.

[IPUIN TXIKIAK] 'Pirata ausarta' Udal Liburutegia.

Lau urtetik 12 urtera arteko haurrentzat.

20:30

Dena

Parral taberna, Gasteiz | KONTZERTUA

Ondarruko musika talde gaztea. 2020an lehen lana kaleratu zuten, 'Ezer sentitzeko'; 2022an Bonberenea ekintzak zigilupean 'Zure mugadun hutsune' bigarren lana atera dute.

Dena Parral taberna
Ondarruko musika talde gaztea. 2020an lehen lana kaleratu zuten, 'Ezer sentitzeko'; 2022an Bonberenea ekintzak zigilupean 'Zure mugadun hutsune' bigarren lana atera dute.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»