Egun osoko txangoa. Bakoitzak bere materiala eramango du edo bertan alokatu. 4 urtetik gorakoentzat.
Lur planetaren jatorria, grabitatearen kontzeptua, eguzki sistema osatzen du- ten planeta guztien ezaugarriak... eta sorpresaren bat. 5-9 urte
Ikuskizun didaktikoa non itzalek argia erakutsiko diguten. Zurrunka teatro taldearekin. Lau urtetik aurrera. Izen-ematea: ccuinfantil@araba.eus helbidera idatziz, presentzialki Haur eta Gazte Sailean (1. solairuan).
Ba al zenekien Estibalizko Andre Mariaren santutegian oso gutxi ezagutzen diren sekretuak ezkutatzen direla? Leku magiko bat familian ezagutzeko bisita. Informazio gehiago: Prezioa: 5 eta 11 urte bitartean 4 €. 12 urtetik aurrera 6 €. 5 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Adingabeak ezin dira bakarrik joan, 18 urtetik gorako heldu batekin joan beharko dute. Gehienez ere 4 adingabe heldu bakoitzeko. Adin gomendatua: 5 urtetik aurrera. Izena emateko: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org
Egun osoko egitaraua izango da. La Basu eta Iheskide izango dira gaueko kontzertuetan.
[Kontzertua BERTAN BEHERA gelditu da, osasun arrazoiak direla eta. Sarreren zenbatekoa otsailaren 17tik aurrera itzuliko dute: internetez erositakoak automatikoki; leihatilan eta telefonoz erositakoak Principal Antzokiko leihatilan] Eñaut Elorrieta eta Idoia Asurmendiren kanta berezienak Fernando Velazquez konpositoreak orkestrarako moldatuta.
[SARRERAK AGORTUTA] Duela ia hamar urte Joseba Sarrionandiak Habanan sortu zituen dozena bat testu kantu bihurtu zituen Ines Osinagak. Orain, idazlea berriz ere Euskal Herrira itzuli delarik, bi sortzaileen kantak eta berbak izango ditugu Faktoriako oholtzan.
Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra bitartean 'Egin eta Klik' izeneko ginkana jarraitzeko eta bertan parte hartzeko aukera izango dute Arabako gazteek, Instagram sare sozialean. 14 urtetik gorako gazteei bideratuta dago ekimena, baina edozeinek har dezake parte. Gazteen artean euskara sustatzea da helburua. Horretarako, sakelakoarekin grabatu beharreko zenbait proba proposatuko dira. Ginkanaren erronka guztiak eta beharrezko azalpenak @arabakogazteak Instagram kontuan iragarriko dira.
Arte eszenikoetan trebatzeaz gain, gorputz adierazpena areagotzea, zentzumenak lantzea eta, batez ere, aldi berean, euskararen erabilera eta ezagutza sendotzea dira ikastaroaren helburuak. Urtarrilaren 17an hasteko da eta apirilaren 6an amaitzeko. Ardura, Josune Garcia de Bikuñak (euskaltegi irakaslea, euskara normalizatzeko programa batzuen dinamizatzailea, abeslaria, idazlea...) izango du. Bestalde, Sorlasean izena jarri dio umeentzako antzerki eskolen egitasmo horri. Parte har dezaketen umeak, 2010-2014 urte bitartean (biak barne) jaiotakoak izango dira eta matrikulazioak 20 euroko kostua du. Lekuak mugatuta daude (gutxienez 8 ume eta gehienez 16) eta indarreko osasun-neurriak beteko dira uneoro. Izena emateko epea urtarrilaren 3an hasiko da eta 11n amaitu. Eskaera kopurua eskaintza baino handiagoa balitz, zozketa publiko bat egingo da urtarrilaren 12an, 9:00etan.