Izena emateko azken eguna: URTARRILAK 8. Heterosexualitatea ez da gure desira orientatzeko modu bat soilik. Heterosexualitatearen atzean, mundua ulertzeko, egituratzeko eta gainontzeko pertsonekin harremanak izateko modu bat ezkutatzen da. Aukera bakar moduan aurkezten zaigu, baina aukerak zabalagoak dira. Harreman afektiboak bikotetik haragoko saretzat har genitzake, praktika erotikoak moral sexual ezarritik at eraman ditzakegu, edota gure generoa adierazteko modu anitzagoak izan. Nola eraikitzen da gure desira? Nolako harreman afektiboak izaten ditugu? Gure generoa eroso bizi al dugu?
'Miñan' liburuaren inguruko solasaldia Amets Arzallusekin. Antolatzailea: Lautadako berbalagunak.
Aiaraldeko berbalagunak antolatuta. Aurretik izena eman behar da.
Aguraingo bikoteak 2019an Duplatxusa kaleratu zuten. Orain, Nahieran albumarekin datoz.
Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra bitartean 'Egin eta Klik' izeneko ginkana jarraitzeko eta bertan parte hartzeko aukera izango dute Arabako gazteek, Instagram sare sozialean. 14 urtetik gorako gazteei bideratuta dago ekimena, baina edozeinek har dezake parte. Gazteen artean euskara sustatzea da helburua. Horretarako, sakelakoarekin grabatu beharreko zenbait proba proposatuko dira. Ginkanaren erronka guztiak eta beharrezko azalpenak @arabakogazteak Instagram kontuan iragarriko dira.
Arte eszenikoetan trebatzeaz gain, gorputz adierazpena areagotzea, zentzumenak lantzea eta, batez ere, aldi berean, euskararen erabilera eta ezagutza sendotzea dira ikastaroaren helburuak. Urtarrilaren 17an hasteko da eta apirilaren 6an amaitzeko. Ardura, Josune Garcia de Bikuñak (euskaltegi irakaslea, euskara normalizatzeko programa batzuen dinamizatzailea, abeslaria, idazlea...) izango du. Bestalde, Sorlasean izena jarri dio umeentzako antzerki eskolen egitasmo horri. Parte har dezaketen umeak, 2010-2014 urte bitartean (biak barne) jaiotakoak izango dira eta matrikulazioak 20 euroko kostua du. Lekuak mugatuta daude (gutxienez 8 ume eta gehienez 16) eta indarreko osasun-neurriak beteko dira uneoro. Izena emateko epea urtarrilaren 3an hasiko da eta 11n amaitu. Eskaera kopurua eskaintza baino handiagoa balitz, zozketa publiko bat egingo da urtarrilaren 12an, 9:00etan.
Hala Bedik, Oihaneder Euskararen Etxearen laguntzarekin, Izan Media tailerren edizio berria antolatu du. Tailer hauen helburua herri mugimenduak zein norbanakoak komunikazioaren arloan ahalduntzea da, eta bide batez, Hala Bediren proiektu komunikatiboan inplikatzea. Honakoak dira antolatutako lau tailerrak: Irratigintza Prentsa / Sare Sozialak Kartelgintza Bideogintza. Parte hartzeko izena eman behar da Halabediren webgunean. Izen-ematea urtarrilaren 14an itxiko da.