Ikaslearen irteera-profilaren ohiko galdera da abiapuntua: Euskarari eta euskal kulturari buruz ari garela, zer jakin behar du Gasteizko gazte batek derrigorrezko hezkuntza amaitzen duenean? Eskola, kultura, aisia eta euskararen inguruko ikastaroa.
Aguraingo bikoteak 2019an Duplatxusa kaleratu zuten. Orain, Nahieran albumarekin datoz.
Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra bitartean 'Egin eta Klik' izeneko ginkana jarraitzeko eta bertan parte hartzeko aukera izango dute Arabako gazteek, Instagram sare sozialean. 14 urtetik gorako gazteei bideratuta dago ekimena, baina edozeinek har dezake parte. Gazteen artean euskara sustatzea da helburua. Horretarako, sakelakoarekin grabatu beharreko zenbait proba proposatuko dira. Ginkanaren erronka guztiak eta beharrezko azalpenak @arabakogazteak Instagram kontuan iragarriko dira.