Antzezlan labur bat da, Piszifaktoria Ideien Laborategitik sortu den hirugarren proiektua. Pablo Ibarluzeak zuzendutako Mikel Aylonen istorio bat, Igor Arzuagaren musikarekin.
Abesti didaktikoen bitartez haurrek ikastea eta gozatzea bilatzen du Kantu Kolore proiektuak
Kutxatxo bat, itxita. Zein giltzak zabalduko du? Bidaia bat magiaren historian zehar, trikimailuen eta bitxikerien bidez. Eta azkenean, soilik azkenean, publikoak berak magia eginez, kutxa zabaldu eta altxor preziatua ikusiko dugu. Sei urtetik gora.
'Margolan bat oparitzen didazu?' arte garaikidean lan egiten duten hiru kolektibo artistikoetan oinarritutako dokumentala da. Beraiek artista gisa duten garrantzia aldarrikatzeaz gain, Euskal Herriko kultur sorkuntzak duen beharrizana ere azpimarratu nahi dute.
Oier Araolaza Arrietak landutako ikerketa aurkeztuko du.