Gazteen artean euskara sustatzeko ekintzak. Izena emateko epea ekintzaren asteko astelehenean amaituko da. Izen ematea euskara@amurrio.eus helbidean egin behar da, ondorengo informazioa zehaztuta: partaidearen izen-abizenak, NAN zenbakia, telefonoa, emaila eta adina. Ekintza guztiak 14 urtetik gorako gazteei bideratuak daude. Amurrion erroldatuek lehentasuna izango dute.
Goizez, 12:30ean, Odei Arregi Izagirre, Ixabel Agirresarobe Arzalluz; eta arratsaldez, 17:30ean, Aitor Vinagret Martinez 'Kokito Amona' ipuinarekin. Plaza gorde behar da: garaionsorgingunea@gmail.com edo whattsapp bidez: 627119096.
Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Mende hasierako ehungintza industrian emakumeek izandako langile borroketan inspiratuta. Publiko txikienari kontzeptu "helduak" emateko, titere-antzerkia erabiltzen da.
Arabako Errioxako Kuadrillak antolatuta, Klima eta Energiaren Astearen barruan.
'Harria-herria' dokumentalaren proiekzioa , solasaldia Janire Etxaberekin eta dantza bertikalaren saio laburra Faktoriako paretetan. Emanaldiaren ostean tokiko produktu ekologikoekin afaltzeko aukera egongo da (mahaia erreserbatu nahi ezkero, deitu edo idatzi 722 84 67 62 telefono zenbakira).