Gazteen artean euskara sustatzeko ekintzak. Izena emateko epea ekintzaren asteko astelehenean amaituko da. Izen ematea euskara@amurrio.eus helbidean egin behar da, ondorengo informazioa zehaztuta: partaidearen izen-abizenak, NAN zenbakia, telefonoa, emaila eta adina. Ekintza guztiak 14 urtetik gorako gazteei bideratuak daude. Amurrion erroldatuek lehentasuna izango dute.
Eskuzko estanpazio-teknikei buruzko ikastaro praktikoa. Teknika tradizionalak berreskuratuko ditugu eta gaur egungo prozesuetara egokituko ditugu, kostu txikiaren ikuspegitik, eskuragarria eta etxean aplikatzeko modukoa, non tresna nagusiak zure eskuak, ikasteko gogoa eta material eta tresna eskuragarriak izango diren. Tailer honetan xilografiaren historia eta erabilerak ezagutuko ditugu, bai eta xilografiaren teknika basikoak. Gure matrize xilografiko propioa garatuko dugu, eta haren froga-estanpazioa egingo dugu ere, grabatu teknika ezagunenetarikoa esploratuz eta bere sorkuntza aukerak ezagutuz. Izen-emateak: vitoria-gasteiz.org/gauekoak
Elkarrekin (des)-ikasten proposamen-egitasmo berri bat da. Aramaion sortzen dena, herritar guztiei zuzenduta. Bere baitan antolatu dira ekintza desberdinak. Hitzaldietan parte hartzeko aurretik izena eman behar da, mezu bat bidalita: berdintasuna@gorbeialdea.eus
Asparreneko ondarea ezagutzeko ibilbidea. Lautadako Kuadrillako Turismo Bulegoak antolatuta; informazio gehiago: info@arabakolautada.eus (+34) 945 301 200
Gorbeialdeko Kuadrillak antolatuta, Zurbaon egingo da Gorbeiako Altxorrak egun osoko jaia, bertako produktuak eta ekoizleak ezagutarazteko. Programaturiko ekitaldien artean, 12:30ean Idoia Asurmendiren kontzertu akustikoa izango da eta 14:00etan hasiko da bertso saioa Manex Agirre eta Xabi Igoarekin.
Goiuri jauregia erdigune historikoan dago, Aihotz plazan, San Migel elizaren ondoan. 1539. urte aldera eraiki zuten, Martin de Salinasen, Karlos I.a enperadorearen mandatariaren, aginduz. Jauregi errenazentista da eta bere egituran oraindik hiriko harresi zaharraren aztarnak geratzen dira. Gaur egun, biltzar-egoitza da. Prezioa: 2 € pertsonako. Bisita ez da haurrentzat gomendatzen. Bisita gidatuak egiteko, COVID protokolo bat dago, bertaratutako guztiek jarraitu beharrekoa.
Errenazimenduko jauregi honen atariak harritu egingo zaitu bere edertasun barearekin. XVI. mendetik hirira etortzen ziren erregeei ostatu emateko erabili zen. XIX. mendean, Montehermosoko Markesaren eta José Bonaparteren arteko amodioen eszenatoki izan zen. Gaur egun hiriko punta puntako kulturgunea hartzen du.
Indarrak Batuz elkartasun jaialdiaren barruan hainbat talderen kontzertua izango da.
Arabako Errioxako Kuadrillak antolatuta, Klima eta Energiaren Astearen barruan, magia, antzerkia eta txotxongiloak uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko da. Patata Tropikalaren eskutik.
Arabako Errioxako Kuadrillak antolatuta, Klima eta Energiaren Astearen barruan.
Ikuskizun honen ardatz nagusia, Gurrutxaga Real Sociedad futbol taldeko jokalari zeneko garaia izango da. Futbolisto baten Konfidentziak,bere lehen bakarrizketako zenbait pasarte berreskuratzez gain, denbora hartako beste hainbat bizipen eta anekdota ere izango ditu hizpide.
Artista izan nahi zuten. Autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperentziarik izan ez arren, beraiengan koArtista izan nahi zuten. Autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperentziarik izan ez arren, beraiengan konfiantza izatea erabaki zuten. Autoestimu gaindosi horren emaitza da Panoli Kabareta. Zirku edota vodevil-aren historian ez dira oroituak izango, baina behintzat barre batzuk botako ditugu. Oharra: 10 koronabirusen artean 9k ez diote graziarik ikusten Panoli Kabaretari.
Artziniegako Festa Feministaren barruan, 18:00etan, lantegia La Basurekin; eta kontzertua 20:00etan Haizeatxo eta Ningrarekin.
Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean. Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.