Gasteizko udalerriko biztanleei ingurune hurbilenean bizi diren espezieen biodibertsitatea ezagutaraztea da ikastaroaren helburua, aztertzeko modu tradizional baten bidez: animaliek mendian uzten dituzten aztarna, arrasto eta seinaleen interpretazioa. Norentzat: jende oro Izena ematea: ataria@vitoria-gasteiz.org
AEK-k ekitaldi bat antolatuko du Korrikaren gorazarre gisa, aurten ezingo delako gauzatu gure errepideetan.
AEK-k ekitaldi bat antolatu du Korrikaren gorazarre gisa, aurten ezingo delako gauzatu gure errepideetan.
Txikientzat diseinatutako ibilaldi entretenigarri eta didaktikoa da, familia-giroan egitekoa, non Erdi Aroko hiriguneko bazter ederrenetariko batzuk ikusiko dituzten. Gainera, green ikuspegian oinarrituriko ibilbidea da, ingurunea zaindu eta babesteko pistak nahiz proposamenak ematen baitira. Gure hiriak izen-abizenak zergatik dituen jakin nahi duzue? Eta green capital (hiriburu berdea) zergatik esaten dioten jakin nahi? Argitu bitxikeria horiek eta beste batzuk, eta bihur zaitezte esploradore hiri jasangarri batean. Prezioa: 5 eta 11 urte bitartean 4 €. 12 urtetik aurrera 6 €. 5 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Adingabeak ezin dira bakarrik joan, 18 urtetik gorako heldu batekin joan beharko dute. Gehienez ere 4 adingabe heldu bakoitzeko. Harremanetarako: Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org
Proiekzioa eta dokumentalaren sortzaileekin solasaldia. Aforoa mugatuta da, aldez aurretik izena eman behar da: www.gasteizkogaztetxea.com
3 urtetik gorako umeentzako ikuskizuna, Ameztu Produkzioak taldearen eskutik. Antzezpen umoretsua, dibertigarria eta samurtasunez betea. Hogeitalau elkarteak antolatuta, Euskaltzaleen Topaguneak tokian toki antolatzen dituzten kultur jardueren artean.
Euskal Herria astindu zuen estatu krimen baten historia.