Larunbata, martxoak 6



09:00

[SORGINEKIN JOLASEAN] Itzal antzerkia

Online: www.laudio.eus, Aiaraldea Laudio | HAURRENTZAKO EKINTZA

Gaur egungo osasun-egoerak eragotzi edo zaildu egiten du ekitaldien antolakuntza. Esaterako, Sorgin zapatuak bezalako programa arrakastatsua. Horren ordez, eskulan-saio batzuk izango dira, sormena eta trebetasun artistikoa lantzeko, baina oraingo honetan etxean burutzekoak izango dira, gurasoekin batera, umeek euren gida, laguntza eta aholkularitza izateko. 4-10 urte bitarteko umeentzat da egokia eta, esan bezala, familian elkarrekin egiteko aurreikusita daude. Larunbat bakoitzaren aurreko egunean (ostiralean) bideo bat igoko da udalaren webgunera. Hamar egunez egongo da bertan, astelehenean kendu aurretik. Bitartean, beste jarduera berri bat izango dugu igota, astebetez, eskura izateko.

[SORGINEKIN JOLASEAN] Itzal antzerkia Online: www.laudio.eus

Gaur egungo osasun-egoerak eragotzi edo zaildu egiten du ekitaldien antolakuntza. Esaterako, Sorgin zapatuak bezalako programa arrakastatsua. Horren ordez, eskulan-saio batzuk izango dira, sormena eta trebetasun artistikoa lantzeko, baina oraingo honetan etxean burutzekoak izango dira, gurasoekin batera, umeek euren gida, laguntza eta aholkularitza izateko. 4-10 urte bitarteko umeentzat da egokia eta, esan bezala, familian elkarrekin egiteko aurreikusita daude.

Larunbat bakoitzaren aurreko egunean (ostiralean) bideo bat igoko da udalaren webgunera. Hamar egunez egongo da bertan, astelehenean kendu aurretik. Bitartean, beste jarduera berri bat izango dugu igota, astebetez, eskura izateko.


10:00

[GAUEKOAK] Kontzertuetako argazkilaritza

Aldabe gizarte etxea, Gasteiz | TAILERRA

Argazkigintzara bideratutako tailerra, bi jardunalditan banatuta. Eider Iturriagak (Baga Biga, Gatibu, Berri Txarrak) emango du ikastaroa, eta lehen egunean ikasiko ditugu argazkigintzaren oinarrizko teknikak, aita argazkilariaren begiaren eta enkoadroaren garrantzia. Tailerraren bigarren egunean, argazkigintza musikalaren edizio teknikak ikasiko ditugu. Adina: 16-30 urte. Izen-ematea: Otsailaren 22tik aurrera, lekuak bete arte.

[GAUEKOAK] Kontzertuetako argazkilaritza Aldabe gizarte etxea

Argazkigintzara bideratutako tailerra, bi jardunalditan banatuta. Eider Iturriagak (Baga Biga, Gatibu, Berri Txarrak) emango du ikastaroa, eta lehen egunean ikasiko ditugu argazkigintzaren oinarrizko teknikak, aita argazkilariaren begiaren eta enkoadroaren garrantzia. Tailerraren bigarren egunean, argazkigintza musikalaren edizio teknikak ikasiko ditugu.

Adina: 16-30 urte.

Izen-ematea: Otsailaren 22tik aurrera, lekuak bete arte.


12:00

[ZAPALDUON MEMORIA] 'Antzara Eguna', Harkaitz Cano eta Adur Larrea

Gasteizko gaztetxea, Gasteiz | LITERATURA

1984ko azaroaren 20an, Santi Brouard tiroz hil zuten bere pediatria kontsultan. Bere karisma eta konpromisoagatik, Euskal Herriko hainbat familia politikotan itzal handia izan zuen Brouardek. Horiekin batera, politikari lekeitiarraren beste ezaugarri ezezagunago batzuk ere jaso ditu 'Antzara Eguna' komikiak, adiskide eta mediku hurbila, txantxazalea, irakurle amorratua eta euskaltzale petoa ere izan baitzen. Horrela, Adur Larreak eta Harkaitz Canok fikzioaren bidez lortu dute Santi Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak biltzea, ekinbide publikoa eta bizitza pribatua jostea, iragana eta oraina lotzea, garai baten kontaketa bizia marrazteko. Aforoa mugatuta da, aldez aurretik izena eman behar da: www.gasteizkogaztetxea.com

[ZAPALDUON MEMORIA] 'Antzara Eguna', Harkaitz Cano eta Adur Larrea Gasteizko gaztetxea

1984ko azaroaren 20an, Santi Brouard tiroz hil zuten bere pediatria kontsultan. Bere karisma eta konpromisoagatik, Euskal Herriko hainbat familia politikotan itzal handia izan zuen Brouardek. Horiekin batera, politikari lekeitiarraren beste ezaugarri ezezagunago batzuk ere jaso ditu 'Antzara Eguna' komikiak, adiskide eta mediku hurbila, txantxazalea, irakurle amorratua eta euskaltzale petoa ere izan baitzen. Horrela, Adur Larreak eta Harkaitz Canok fikzioaren bidez lortu dute Santi Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak biltzea, ekinbide publikoa eta bizitza pribatua jostea, iragana eta oraina lotzea, garai baten kontaketa bizia marrazteko.

Aforoa mugatuta da, aldez aurretik izena eman behar da: www.gasteizkogaztetxea.com


12:30

'Olerki artean istorioak', Garazi Arana

Artgia Sorgune & Aretoan, Gasteiz | AURKEZPENA

Garazi Arana olerkilari gasteiztarrak bere liburu eta olerkien aurkezpena egingo du  Bi saio eskeiniko ditu bat 12:30 eta bestea 13:00etan. Sarrerak 5€. Sarreren erreserba artgiada@gmail.com bidez

'Olerki artean istorioak', Garazi Arana Artgia Sorgune & Aretoan

Garazi Arana olerkilari gasteiztarrak bere liburu eta olerkien aurkezpena egingo du  Bi saio eskeiniko ditu bat 12:30 eta bestea 13:00etan.

 Sarrerak 5€. Sarreren erreserba artgiada@gmail.com bidez


17:00

'Bazen behin alderantzizko ipuin bat'

Salburua gizarte etxeko ludotekan, Gasteiz | TAILERRA

Bazen behin alderantzizko ipuin bat. Ez al zara aspertu printzeak printzesa salbatzeaz? Eta dragoiak beti gaiztoak izatea? Amaierak beti berdinak izateaz nekatuta bazaude, hauxe da zure jarduera. Adina: 9-12 urte

'Bazen behin alderantzizko ipuin bat' Salburua gizarte etxeko ludotekan

Bazen behin alderantzizko ipuin bat. Ez al zara aspertu printzeak printzesa salbatzeaz? Eta dragoiak beti gaiztoak izatea? Amaierak beti berdinak izateaz nekatuta bazaude, hauxe da zure jarduera.

Adina: 9-12 urte


17:00

'Arrainak haziekin',

Zabalganeko gizarte etxeko ludotekan, Gasteiz | TAILERRA

Arrain dibertigarriak egingo ditugu, pipa, dilista eta abarrekin. 4-8 urte bitarteko umeak 

'Arrainak haziekin', Zabalganeko gizarte etxeko ludotekan

Arrain dibertigarriak egingo ditugu, pipa, dilista eta abarrekin.

4-8 urte bitarteko umeak 


18:00

'Ernest eta Celestine'

Aldabeko ekitaldi aretoa, Gasteiz | ZINEMA

'Ernest eta Celestine' ipuin-bilduman oinarritua. Hartz baten eta arratoi baten ezinezko adiskidetasunari buruzko filmea da. Adiskidetasunari, askatasunari, arteari eta, batez ere, ezarritakoaren eta aurreiritzien aurkako borrokari buruzko erretratua. Adin guztietako jendearentzat, bereziki haurrentzat .

'Ernest eta Celestine' Aldabeko ekitaldi aretoa

'Ernest eta Celestine' ipuin-bilduman oinarritua. Hartz baten eta arratoi baten ezinezko adiskidetasunari buruzko filmea da. Adiskidetasunari, askatasunari, arteari eta, batez ere, ezarritakoaren eta aurreiritzien aurkako borrokari buruzko erretratua. Adin guztietako jendearentzat, bereziki haurrentzat .


18:00

'Mari, Meri eta Lari'

Emakumeen etxea - Etxanobe jauregia, Gasteiz | ANTZERKIA

Antzezleak: Maria Urcelay eta Yogurina Borova, Eidabe antzerki konpainia. Meri haurdun dago. Bere lagun Marik, aspaldian ikusi gabe dagoenak, sorpresa handia hartu du, ez baitzekien Merik laster haurra izango duela. Marik betikoa galdetu dio Meriri… "Haurra zer izango da, neska ala mutila?" Eta zergatik, bada, galdetu behar dugu halakorik? Zergatik bi aukera horiek baino ez? Haurrak erabaki ahalko du zer izan nahi duen. Horregatik Lari izena jarriko diote.

'Mari, Meri eta Lari' Emakumeen etxea - Etxanobe jauregia

Antzezleak: Maria Urcelay eta Yogurina Borova, Eidabe antzerki konpainia.

Meri haurdun dago. Bere lagun Marik, aspaldian ikusi gabe dagoenak, sorpresa handia hartu du, ez baitzekien Merik laster haurra izango duela. Marik betikoa galdetu dio Meriri… "Haurra zer izango da, neska ala mutila?" Eta zergatik, bada, galdetu behar dugu halakorik? Zergatik bi aukera horiek baino ez? Haurrak erabaki ahalko du zer izan nahi duen. Horregatik Lari izena jarriko diote.


18:30

Modus operandi

Jimmy Jazz, Gasteiz | KONTZERTUA

Modus Operandi taldeak musika erritmo berriak jorratu ditu 'Dantza gaitezen hil arte' bigarren diskoan. 

Modus operandi Jimmy Jazz

Modus Operandi taldeak musika erritmo berriak jorratu ditu 'Dantza gaitezen hil arte' bigarren diskoan. 



10:30

Gauekoak: Argazkilaritza tailerra, Eider Iturriagarekin

Aldabe Gizarte Etxea, Gasteiz | TAILERRA

Argazkigintzara bideratutako tailerra, bi jardunalditan banatuta. Martxoaren 6an eta martxoaren 13an, Aldabe gizarte etxean, 10:30etik 13:30ak arte. Eider Iturriagak (Baga Biga, Gatibu, Berri Txarrak) emango du ikastaroa. Lehen egunean ikasiko ditugu argazkigintzaren oinarrizko teknikak baita argazkilariaren begiaren eta enkoadraketaren garrantzia. Tailerraren bigarren egunean, argazkigintza musikalaren edizio teknikak ikasiko ditugu. Apuntatzeko: www.vitoria-gasteiz.org/gauekoak, gizarte etxeetan edo 010 telefono zenbakian.

Gauekoak: Argazkilaritza tailerra, Eider Iturriagarekin Aldabe Gizarte Etxea

Argazkigintzara bideratutako tailerra, bi jardunalditan banatuta. Martxoaren 6an eta martxoaren 13an, Aldabe gizarte etxean, 10:30etik 13:30ak arte. Eider Iturriagak (Baga Biga, Gatibu, Berri Txarrak) emango du ikastaroa.

Lehen egunean ikasiko ditugu argazkigintzaren oinarrizko teknikak baita argazkilariaren begiaren eta enkoadraketaren garrantzia. Tailerraren bigarren egunean, argazkigintza musikalaren edizio teknikak ikasiko ditugu.

Apuntatzeko: www.vitoria-gasteiz.org/gauekoak, gizarte etxeetan edo 010 telefono zenbakian.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»