Aramaion Bikoizketa lehiaketa bat antolatu dute Euskaraldiaren baitan. Eszenaratzea azaroaren 27an izango bada ere, oraindik izena emateko aukera dago. Adinaren arabera hiru lehiaketa kategoria egongo dira: 8-12 urte bitartekoa, 12-20 bitartekoa eta 20 urtetik gorakoa Bikoizteko aukeran dauden bideoak zeintzuk diren ikusteko klikatu hemen. Liburutegian izena emateko aukera.
Mielotxin taldea 2003ko udan Tafallan sortu zen, taldeko abeslari eta akordeoilaria den Iñigo Aguerriren ekimenez. Orduz geroztik lan desberdinak grabatu dituzten arren 2017an grabatutako abestien artean 1953an Nafarroan Alan Lomaxek grabatu zituen kantuetan oinarritzen diren kantuak topa daitezke.