Urri osoan zehar, 17 jarduera izango dira Arabako 10 herritan: bisita gidatuak, natura ibilbideak, hitzaldiak eta zine arkeologikoaren emanaldiak egongo dira, besteak beste. Hizlariez gain, Arabako Arkeologia Institutua, EHU, Vital Fundazioa, Erromanikoaren Lagunen Elkartea eta hainbat museo eta udal aritu dira lankidetzan. Jarduera guztiak doakoak izango dira, baina horietako batzuetan ezinbestekoa da izena ematea. Eta, jakina, espazioen segurtasuna bermatuko da: edukiera mugatua eta maskararen nahitaezko erabilera nahitaez maskaratxoa eraman beharko da.
Umeei zuzendutako festa. Euskal Herrian hildakoen gauarekin zerikusia duten tradizio desberdinak ezagutuko dituzte umeek Hegoalde Gizarte Etxeko Ludotekan. 4-8 urte bitarteko umeei zuzendua. Salneurri desberdinak daude: 2€ bazkideentzako, gainontzekoentzat 3,40€. Izena emateko klikatu hemen
Kanpezun izango da 2021eko Arabako Bertsolari Txapelketaren 4. kanporaketa. Bertan Irati Anda, Xabier Antia, Aroa Arrizubieta, Rikardo Gonzalez de Durana, Danel Herrarte eta Aitor Najera bertsolariak arituko dira Arantxa Sobrinok jarritako gaiei erantzuten