Ganbaran ipuin-kontalari jarduera bat da, ipuinak, antzerkia eta txotxongiloak nahasten dituena, eta ingurumena zaintzeaz, irakurtzeko zaletasunaz eta beste hainbat gauzaz hitz egiten duena. Maskara jantzita eta segurtasun distantziak mantentzea derrigorrezkoa izango da uneoro. Sarrera doan, edukiera bete arte. Auzoarentzat zabalik Jarduera hau Auzoarentzat Zabalik programaren barruan dago. Gasteizko Hezkuntza Zerbitzuak zenbait eskola-patio irekitzea sustatzen du, jolaserako, jarduera librerako eta haurren zein familien erabilera autonomorako, hiriak eskaintzen dituen jolas-aukerak aberasteko. Programa osatzeko, 2020ko udan, hainbat jarduera ludiko-kultural egingo dira gune horietan bertan. INFORMAZIO GEHIAGO
Bele Hotsak musika ziklo berria abiatu du Baratza Aretoak, eta lau kontzertu eskainiko ditu uztailean zehar.
Alex Txikon alpinistaren eta Unai Ormaetxea idazlearen eskutik Ibernaloko baselizan uztailaren 24an eta 25ean mendiaren inguruko emanaldi desberdinak antolatu dituzte. Uztailaren 24an: Pumori, mendiaren alaba ikus-entzunekoa. Uztailaren 25ean: Unai Ormaetxearen Mundu bat motxilan, Alex Txikonen menditazioak liburuaren aurkezpena eta horren harira eginiko ikus-entzunekoaren estreinaldia.