Asteazkena, otsailak 26



18:00

[EUSKARALDIA] Bilera

Udaletxeko pleno aretoa, Gorbeialdea Aramaio

Aurten izango da Euskaraldiaren bigarren edizioa, azaroaren 20tik abenduaren 4ra, Euskal Herri osoan. Ariketa hamaika egunetatik hamabost egunetara pasatuko da eta hainbat aldaketa izango dira. Horretaz guztiaz hitz egiteko lehen bilera antolatu da Aramaion. Bilera irekia da eta herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.

[EUSKARALDIA] Bilera Udaletxeko pleno aretoa

Aurten izango da Euskaraldiaren bigarren edizioa, azaroaren 20tik abenduaren 4ra, Euskal Herri osoan. Ariketa hamaika egunetatik hamabost egunetara pasatuko da eta hainbat aldaketa izango dira.

Horretaz guztiaz hitz egiteko lehen bilera antolatu da Aramaion. Bilera irekia da eta herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.


19:30

[ZINEMA] 'Soinujolearen semea'

Vital Kutxa Fundazioa aretoa - DENDARABA, Gasteiz | ZINEMA

Vital Fundazioak Euskal Zinemaren Astea antolatu du otsailaren 24tik 29ra. Ikusi ahalko diren filmen artean, Soinujolearen semea dago. Saio bakoitzerako sarrera-txartelak eskuragarri Kordoi Etxean, Vital Fundazioa Aretoan bertan emanaldia hasi baino ordu bete lehengotik (sarrerak badaude), eta webgunean. David Imazek Euskaditik ihes egin behar izan zuen 70eko hamarkadaren erdialdean, beretarrek baztertu eta traizioa leporatu ziotenean. Kalifornian zoriona aurkitu arren, oraindik atsekabea sortzen dio iraganak, eta erru-sentimenduak ez dio utziko bizitzaren azken egunak lasai ematen. Joseba Altuna, txikitako laguna, agur esatera joango zaio, eta, bide batez, konpondu gabekoak konpontzera. Denbora luzea eman dute elkar ikusi gabe, baina iritsi da egiari aurre egiteko unea. Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarritua.

[ZINEMA] 'Soinujolearen semea' Vital Kutxa Fundazioa aretoa - DENDARABA

Vital Fundazioak Euskal Zinemaren Astea antolatu du otsailaren 24tik 29ra. Ikusi ahalko diren filmen artean, Soinujolearen semea dago.

Saio bakoitzerako sarrera-txartelak eskuragarri Kordoi Etxean, Vital Fundazioa Aretoan bertan emanaldia hasi baino ordu bete lehengotik (sarrerak badaude), eta webgunean.

David Imazek Euskaditik ihes egin behar izan zuen 70eko hamarkadaren erdialdean, beretarrek baztertu eta traizioa leporatu ziotenean. Kalifornian zoriona aurkitu arren, oraindik atsekabea sortzen dio iraganak, eta erru-sentimenduak ez dio utziko bizitzaren azken egunak lasai ematen. Joseba Altuna, txikitako laguna, agur esatera joango zaio, eta, bide batez, konpondu gabekoak konpontzera. Denbora luzea eman dute elkar ikusi gabe, baina iritsi da egiari aurre egiteko unea. Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarritua.



18:00
19:00

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak

Kiroldegiko gimnasioa, Gorbeialdea Aramaio | IKASTAROA

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak Kiroldegiko gimnasioa

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.



[GO!RBEIA GINKANA] Izena emateko epea irekita

Gorbeialdea | PROPOSAMENA

Otsailaren 17an hasi, eta martxoaren 20ra arte, astero proba bat argitaratuko da instagram-en. eta saria irabazteko aukera izango duzu. Izan ere, 600 €banatuko ditugu bono-saritan! Informazio gehiago: GO!RBEIA ginkana 2020

[GO!RBEIA GINKANA] Izena emateko epea irekita

Otsailaren 17an hasi, eta martxoaren 20ra arte, astero proba bat argitaratuko da instagram-en. eta saria irabazteko aukera izango duzu. Izan ere, 600 €banatuko ditugu bono-saritan!

Informazio gehiago: GO!RBEIA ginkana 2020



08:00
20:00

[TXAPELKETA] Euskarbel Txapelketan izena ematea

IKA euskaltegietan, Gasteiz | LEHIAKETA

XXXI. urteurrenaren ospakizunen barruan, aurtengo txapelketan IKAko kanporaketetatik aterako finalistak Gasteizko beste euskaltegietako eta talde euskaltzaleetako ordezkarien kontra lehiatuko dira Gasteizko Kubik aretoan egingo den final handian, apirilaren 3an. Taldeek izena emateko azken eguna: Otsailaren 28a, ostirala.

[TXAPELKETA] Euskarbel Txapelketan izena ematea IKA euskaltegietan

XXXI. urteurrenaren ospakizunen barruan, aurtengo txapelketan IKAko kanporaketetatik aterako finalistak Gasteizko beste euskaltegietako eta talde euskaltzaleetako ordezkarien kontra lehiatuko dira Gasteizko Kubik aretoan egingo den final handian, apirilaren 3an.

Taldeek izena emateko azken eguna: Otsailaren 28a, ostirala.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»