Ostirala, otsailak 14



16:30

[AURKEZPENA] 'Hauspotu, herriak bizituz!'

Udaletxea, Trebiñu Argantzun | AURKEZPENA

Udalbiltzak Hauspotu, herriak bizituz proiektua aurkeztu du egunotan, Ekonomia Sozial Eraldatzailean oinarritzen diren proiektuak sustatzeko xedez. Ekimenak despopulazio arazoak, langabezia tasa altua eta zerbitzuen irisgarritasunean zailtasunak dituzten eskualdeetan eragitea du helburu. Arabari dagokionez, Mendialdea, Trebiñu eta Ibarrak sartzen dira deialdian. Jardunaldiak antolatu dituzte, eskualdez eskualde, eta proiektu hauek aurkeztuko dituzte Araban: Amillena eta Lakari Koop.

[AURKEZPENA] 'Hauspotu, herriak bizituz!' Udaletxea

Udalbiltzak Hauspotu, herriak bizituz proiektua aurkeztu du egunotan, Ekonomia Sozial Eraldatzailean oinarritzen diren proiektuak sustatzeko xedez. Ekimenak despopulazio arazoak, langabezia tasa altua eta zerbitzuen irisgarritasunean zailtasunak dituzten eskualdeetan eragitea du helburu. Arabari dagokionez, Mendialdea, Trebiñu eta Ibarrak sartzen dira deialdian.

Jardunaldiak antolatu dituzte, eskualdez eskualde, eta proiektu hauek aurkeztuko dituzte Araban: Amillena eta Lakari Koop.


19:30

[ZINEMA EUSKARAZ] Dantza

Arraia-Maeztuko udaletxean, Mendialdea Arraia-Maeztu | ZINEMA

Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.  Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!

[ZINEMA EUSKARAZ] Dantza Arraia-Maeztuko udaletxean

Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. 

Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!


21:30

[BERTSO SAIOA] Agurain Txapelketa

Katarri Elkartea, Lautada Agurain | BERTSO SAIOA

Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. Bertsolarriak (Mendiola) eta LPR Lautadako Phoemian Rhapsody (Agurain) taldeak.

[BERTSO SAIOA] Agurain Txapelketa Katarri Elkartea
Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. Bertsolarriak (Mendiola) eta LPR Lautadako Phoemian Rhapsody (Agurain) taldeak.


18:00
20:30

'100 urte, 100 jostailu’

Vital Fundazioa Aretoa., Gasteiz | ERAKUSKETA

XIX. mendearen amaieran, industria eta merkataritza garapena hasi zenetik, jostailuak fase historikoetako aldaketa sozio-ekonomikoei, teknikoei, kulturalei eta politikoei lotuta egon dira, eta, gainera, izandako jokabideen, ohituren, moden, gertakarien eta asmakizunen isla fidela izan dira. Erakusketa honetarako aukeratutako piezak Quiroga-Monte funtsetakoak dira, Europa mailan jostailuen bilduma ezagunenetako bat. Bildumagile, enkante eta Europako txoko guztietan bilatuz, 1870 eta 1970 urteen artean datatutako pieza multzo aparta osatzea lortu dute. Erakusketak Fernando Martínez de Viñaspreren erakusketa-diseinua du, eta XIX. eta XX. mendeetako fabrikatzaile garrantzitsuenen piezen aukeraketa zainduaz gozatzea ahalbidetuko du ahalbidetuko du. Pieza horietako asko bakarrak dira bildumen arloan, eta orain arte, ez dira inoiz aurkeztu beste erakusketa batzuetan edo jostailuen museoetan. Garai bakoitzeko jostailu eskuraezin eta liluragarrienak hartzen ditu bildumak, hala nola latorrizko auto handiak, tren elektrikoak edota Mariquita Pérez panpinak. Horrez gain, XIX. mendearen amaieran jaiotako latorrizko lehenengo jostailuak, egurrezko jostailu zaharrak, harri-kartoizko panpinak, gerraosteko trenak edota 1949tik aurrera sortu ziren plastikozko prototipoak ezagutzeko aukera eskainiko du. Erabiltzen ziren materialetara hurbiltzeko aukera ematen dute erakusketako ehun pieza horiek, latorritik plastikora, baita prozedura teknikoetara ere, metalografiatik moldekatzera. Erakusketan, halaber, jostailuarekin zerikusia duten 160 argazki bildu dira, Ornia argazkilariak eginak, beste sari ospetsuen artean, 2017an brontzezko LUX saria irabazi zuenak.  

'100 urte, 100 jostailu’ Vital Fundazioa Aretoa.

XIX. mendearen amaieran, industria eta merkataritza garapena hasi zenetik, jostailuak fase historikoetako aldaketa sozio-ekonomikoei, teknikoei, kulturalei eta politikoei lotuta egon dira, eta, gainera, izandako jokabideen, ohituren, moden, gertakarien eta asmakizunen isla fidela izan dira. Erakusketa honetarako aukeratutako piezak Quiroga-Monte funtsetakoak dira, Europa mailan jostailuen bilduma ezagunenetako bat. Bildumagile, enkante eta Europako txoko guztietan bilatuz, 1870 eta 1970 urteen artean datatutako pieza multzo aparta osatzea lortu dute.

Erakusketak Fernando Martínez de Viñaspreren erakusketa-diseinua du, eta XIX. eta XX. mendeetako fabrikatzaile garrantzitsuenen piezen aukeraketa zainduaz gozatzea ahalbidetuko du ahalbidetuko du. Pieza horietako asko bakarrak dira bildumen arloan, eta orain arte, ez dira inoiz aurkeztu beste erakusketa batzuetan edo jostailuen museoetan. Garai bakoitzeko jostailu eskuraezin eta liluragarrienak hartzen ditu bildumak, hala nola latorrizko auto handiak, tren elektrikoak edota Mariquita Pérez panpinak. Horrez gain, XIX. mendearen amaieran jaiotako latorrizko lehenengo jostailuak, egurrezko jostailu zaharrak, harri-kartoizko panpinak, gerraosteko trenak edota 1949tik aurrera sortu ziren plastikozko prototipoak ezagutzeko aukera eskainiko du.

Erabiltzen ziren materialetara hurbiltzeko aukera ematen dute erakusketako ehun pieza horiek, latorritik plastikora, baita prozedura teknikoetara ere, metalografiatik moldekatzera.

Erakusketan, halaber, jostailuarekin zerikusia duten 160 argazki bildu dira, Ornia argazkilariak eginak, beste sari ospetsuen artean, 2017an brontzezko LUX saria irabazi zuenak.



18:00
19:00

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak

Kiroldegiko gimnasioa, Gorbeialdea Aramaio | IKASTAROA

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak Kiroldegiko gimnasioa

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.



19:00
14:00

[ERAKUSKETA] 'Basque misreadings. BERRIAn gaizki irakurriak'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Berria egunkarian gaizki irakurritako albisteekin erakusketa osatu dute Edu Zelaieta idazle eta Eneko Ugarte artista gasteiztarrek.  Ane Gebara eta Beñat Goitia) gonbidatu izango dituen inaugurazio-ekitaldi bat antolatu dute. Otsailaren 7tik 23ra izango da ikusgai.

[ERAKUSKETA] 'Basque misreadings. BERRIAn gaizki irakurriak' Oihaneder Euskararen Etxea

Berria egunkarian gaizki irakurritako albisteekin erakusketa osatu dute Edu Zelaieta idazle eta Eneko Ugarte artista gasteiztarrek. 

Ane Gebara eta Beñat Goitia) gonbidatu izango dituen inaugurazio-ekitaldi bat antolatu dute.

Otsailaren 7tik 23ra izango da ikusgai.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Otsaila
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29  
Martxoa
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Urte osoko agenda ikusi »»