Ostirala, otsailak 7



17:15

[TAILERRA] Sukaldaritza

AEK, Lautada Agurain | TAILERRA

Errezeta dibertigarriak familian. Izena emateko: 607 628 342 Antolatzailea: Lautadako Gurasolagun

[TAILERRA] Sukaldaritza AEK

Errezeta dibertigarriak familian.

Izena emateko: 607 628 342

Antolatzailea: Lautadako Gurasolagun


20:00

[ERAKUSKETA] 'Zeru bat, hamaika bide'

Artium museoa, Gasteiz | ERAKUSKETA

Artium Museoko bildumaren funtsak ditu ardatz erakusketa honek, eta euskal testuinguruan garatutako praktika artistiko eta kulturalei buruzko gogoeta zabala egiten du. 1977. urtea da Zeru bat, hamaika bide erakusketaren abiapuntua, gertaera politiko, sozial eta kultural handien garaiaren hasier: besteak beste, lehenengo hauteskundeak egin ziren, lau hamarkadako diktaduraren ondoren, edo instituzio-esparru berri bat sortu zuten legeak aldarrikatu ziren. Aldi horretan egin ziren, orobat, Emakumearen I. Jardunaldiak, hiru urte geroago Euskal Herriko Unibertsitatea izango zen hartan. Bi hamarkada baino gehiago hartzen dituen duen erakusketa hau 2002. Urtean amaitzen da, Artium Museoa ireki zen urtean. Erakusketa 2021eko urtarrilaren 3ra arte izango da ikusgai. Informazio gehiago: Artium museoa - Zeru bat, hamaika bide

[ERAKUSKETA] 'Zeru bat, hamaika bide' Artium museoa

Artium Museoko bildumaren funtsak ditu ardatz erakusketa honek, eta euskal testuinguruan garatutako praktika artistiko eta kulturalei buruzko gogoeta zabala egiten du. 1977. urtea da Zeru bat, hamaika bide erakusketaren abiapuntua, gertaera politiko, sozial eta kultural handien garaiaren hasier: besteak beste, lehenengo hauteskundeak egin ziren, lau hamarkadako diktaduraren ondoren, edo instituzio-esparru berri bat sortu zuten legeak aldarrikatu ziren. Aldi horretan egin ziren, orobat, Emakumearen I. Jardunaldiak, hiru urte geroago Euskal Herriko Unibertsitatea izango zen hartan. Bi hamarkada baino gehiago hartzen dituen duen erakusketa hau 2002. Urtean amaitzen da, Artium Museoa ireki zen urtean.

Erakusketa 2021eko urtarrilaren 3ra arte izango da ikusgai.

Informazio gehiago: Artium museoa - Zeru bat, hamaika bide


20:00

[ERAKUSKETA] 'Hemen dira hutsunean igeri egindakoak. Tururu'

Artium museoa, Gasteiz | ERAKUSKETA

Ikerketa hau 70eko hamarkadaren erdialdetik 90eko hamarkadara bitarteko mugimendu feministaren azterketatik abiatzen da, eta aldi hartako emakume artisten obrarekin dituen loturak aztertzen ditu. Ahalegin bat da bildu, idatzi eta ikusarazteko ertzetatik datozen beste istorio batzuk, izenak, ideiak, konexioak, kointzidentziak, kolaborazioak, eraginak eta gainerako elementuak, zeinak, ilunpetan egon direlarik, ez baitira inongo historiografia ofizialetan agertu

[ERAKUSKETA] 'Hemen dira hutsunean igeri egindakoak. Tururu' Artium museoa

Ikerketa hau 70eko hamarkadaren erdialdetik 90eko hamarkadara bitarteko mugimendu feministaren azterketatik abiatzen da, eta aldi hartako emakume artisten obrarekin dituen loturak aztertzen ditu. Ahalegin bat da bildu, idatzi eta ikusarazteko ertzetatik datozen beste istorio batzuk, izenak, ideiak, konexioak, kointzidentziak, kolaborazioak, eraginak eta gainerako elementuak, zeinak, ilunpetan egon direlarik, ez baitira inongo historiografia ofizialetan agertu


20:30

[BERTSO SAIOA] Gasteiz Txapelketa Kakiturri

Kakiturri Elkartea, Gasteiz | BERTSO SAIOA

Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. Kakiturriko Gladioloreak (Gasteiz) eta LPR Lautadako Phoemian Rhapsody (Agurain) taldeak. Bertsolariak: Oier Arbina, Beñat Cano, Eneko Fernandez de Landa, Mikelats Jausoro, Josu Campo, Ruben Sanchez, Juan Mari Juaristi, Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana, Xabi Rico eta Ander Aranburu. Gai jartzailea: Patxi Epelde. Musikariak: Jon Zelaieta. Antoaltzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea eta Kakiturriko Gladioloreak (Gasteiz).  

[BERTSO SAIOA] Gasteiz Txapelketa Kakiturri Kakiturri Elkartea
Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. Kakiturriko Gladioloreak (Gasteiz) eta LPR Lautadako Phoemian Rhapsody (Agurain) taldeak.
Bertsolariak: Oier Arbina, Beñat Cano, Eneko Fernandez de Landa, Mikelats Jausoro, Josu Campo, Ruben Sanchez, Juan Mari Juaristi, Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana, Xabi Rico eta Ander Aranburu.
Gai jartzailea: Patxi Epelde.
Musikariak: Jon Zelaieta.
Antoaltzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea eta Kakiturriko Gladioloreak (Gasteiz).

 


21:00

[BERTSO SAIOA] Gasteiz Txapelketa

Gasteizko gaztetxea, Gasteiz | BERTSO SAIOA

Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. Lautadako Ahuntzak (Zalduondo) eta Muinoko Katuak Resurrection (Gasteiz) taldeak. Bertsolariak: Maite Solozabal, Iñaki Viñaspre, Ander Solozabal, Maialen Saez de Ocariz, Amaia Lasaga, Uxue Ruiz de Arkaute, Oihane Perea, Markel Yoller, Aitor Najera, Eider Adame eta Irati Anda. Gai jartzailea: Maialen Kortabarria. Musikariak: Beñat Goitia. Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea eta Muinoko katuak resurrection (Gasteiz).

[BERTSO SAIOA] Gasteiz Txapelketa Gasteizko gaztetxea
Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. Lautadako Ahuntzak (Zalduondo) eta Muinoko Katuak Resurrection (Gasteiz) taldeak.
Bertsolariak: Maite Solozabal, Iñaki Viñaspre, Ander Solozabal, Maialen Saez de Ocariz, Amaia Lasaga, Uxue Ruiz de Arkaute, Oihane Perea, Markel Yoller, Aitor Najera, Eider Adame eta Irati Anda.
Gai jartzailea: Maialen Kortabarria.
Musikariak: Beñat Goitia.
Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea eta Muinoko katuak resurrection (Gasteiz).


18:00
20:30

'100 urte, 100 jostailu’

Vital Fundazioa Aretoa., Gasteiz | ERAKUSKETA

XIX. mendearen amaieran, industria eta merkataritza garapena hasi zenetik, jostailuak fase historikoetako aldaketa sozio-ekonomikoei, teknikoei, kulturalei eta politikoei lotuta egon dira, eta, gainera, izandako jokabideen, ohituren, moden, gertakarien eta asmakizunen isla fidela izan dira. Erakusketa honetarako aukeratutako piezak Quiroga-Monte funtsetakoak dira, Europa mailan jostailuen bilduma ezagunenetako bat. Bildumagile, enkante eta Europako txoko guztietan bilatuz, 1870 eta 1970 urteen artean datatutako pieza multzo aparta osatzea lortu dute. Erakusketak Fernando Martínez de Viñaspreren erakusketa-diseinua du, eta XIX. eta XX. mendeetako fabrikatzaile garrantzitsuenen piezen aukeraketa zainduaz gozatzea ahalbidetuko du ahalbidetuko du. Pieza horietako asko bakarrak dira bildumen arloan, eta orain arte, ez dira inoiz aurkeztu beste erakusketa batzuetan edo jostailuen museoetan. Garai bakoitzeko jostailu eskuraezin eta liluragarrienak hartzen ditu bildumak, hala nola latorrizko auto handiak, tren elektrikoak edota Mariquita Pérez panpinak. Horrez gain, XIX. mendearen amaieran jaiotako latorrizko lehenengo jostailuak, egurrezko jostailu zaharrak, harri-kartoizko panpinak, gerraosteko trenak edota 1949tik aurrera sortu ziren plastikozko prototipoak ezagutzeko aukera eskainiko du. Erabiltzen ziren materialetara hurbiltzeko aukera ematen dute erakusketako ehun pieza horiek, latorritik plastikora, baita prozedura teknikoetara ere, metalografiatik moldekatzera. Erakusketan, halaber, jostailuarekin zerikusia duten 160 argazki bildu dira, Ornia argazkilariak eginak, beste sari ospetsuen artean, 2017an brontzezko LUX saria irabazi zuenak.  

'100 urte, 100 jostailu’ Vital Fundazioa Aretoa.

XIX. mendearen amaieran, industria eta merkataritza garapena hasi zenetik, jostailuak fase historikoetako aldaketa sozio-ekonomikoei, teknikoei, kulturalei eta politikoei lotuta egon dira, eta, gainera, izandako jokabideen, ohituren, moden, gertakarien eta asmakizunen isla fidela izan dira. Erakusketa honetarako aukeratutako piezak Quiroga-Monte funtsetakoak dira, Europa mailan jostailuen bilduma ezagunenetako bat. Bildumagile, enkante eta Europako txoko guztietan bilatuz, 1870 eta 1970 urteen artean datatutako pieza multzo aparta osatzea lortu dute.

Erakusketak Fernando Martínez de Viñaspreren erakusketa-diseinua du, eta XIX. eta XX. mendeetako fabrikatzaile garrantzitsuenen piezen aukeraketa zainduaz gozatzea ahalbidetuko du ahalbidetuko du. Pieza horietako asko bakarrak dira bildumen arloan, eta orain arte, ez dira inoiz aurkeztu beste erakusketa batzuetan edo jostailuen museoetan. Garai bakoitzeko jostailu eskuraezin eta liluragarrienak hartzen ditu bildumak, hala nola latorrizko auto handiak, tren elektrikoak edota Mariquita Pérez panpinak. Horrez gain, XIX. mendearen amaieran jaiotako latorrizko lehenengo jostailuak, egurrezko jostailu zaharrak, harri-kartoizko panpinak, gerraosteko trenak edota 1949tik aurrera sortu ziren plastikozko prototipoak ezagutzeko aukera eskainiko du.

Erabiltzen ziren materialetara hurbiltzeko aukera ematen dute erakusketako ehun pieza horiek, latorritik plastikora, baita prozedura teknikoetara ere, metalografiatik moldekatzera.

Erakusketan, halaber, jostailuarekin zerikusia duten 160 argazki bildu dira, Ornia argazkilariak eginak, beste sari ospetsuen artean, 2017an brontzezko LUX saria irabazi zuenak.



18:00
19:00

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak

Kiroldegiko gimnasioa, Gorbeialdea Aramaio | IKASTAROA

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak Kiroldegiko gimnasioa

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.



19:00
14:00

[ERAKUSKETA] 'Basque misreadings. BERRIAn gaizki irakurriak'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Berria egunkarian gaizki irakurritako albisteekin erakusketa osatu dute Edu Zelaieta idazle eta Eneko Ugarte artista gasteiztarrek.  Ane Gebara eta Beñat Goitia) gonbidatu izango dituen inaugurazio-ekitaldi bat antolatu dute. Otsailaren 7tik 23ra izango da ikusgai.

[ERAKUSKETA] 'Basque misreadings. BERRIAn gaizki irakurriak' Oihaneder Euskararen Etxea

Berria egunkarian gaizki irakurritako albisteekin erakusketa osatu dute Edu Zelaieta idazle eta Eneko Ugarte artista gasteiztarrek. 

Ane Gebara eta Beñat Goitia) gonbidatu izango dituen inaugurazio-ekitaldi bat antolatu dute.

Otsailaren 7tik 23ra izango da ikusgai.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Otsaila
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29  
Martxoa
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Urte osoko agenda ikusi »»