Sinopsia: Umetatiko lehen amodio bortitz, ero, galgarri, menderaezin baten historia da Gailur Ekaiztsuak. Minbizi bihurtutako bizi-min baten historia. Heathcliff da nobelaren ardatza. Machiavellorekin eta Sadeko Markesarekin lotu izan dute pertsonaia hori. Obsesio baten kontakizuna dugu, beraz, eleberria.
Kukairen proiektu berria da Gauekoak, aurreko muntaiarekin lortutako arrakastaren ondoren. Gauekoak proiektua oso hausnarketa intimoa eta berezitik sortutakoa da. Jon Mayak sormen-prozesua abiatzen du, ibilbide osoan zehar lagun izan dituen adiskidez eta artistaz lagunduta. Gaua erori eta argiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk. Gaueko eguneroko bat da, pentsamendu eta hausnarketa sakonenak biltzen dituena; bakarrizketa intimoa eta pertsonala.
Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.
Langabezian egonda, negozio ideia bat izanez gero, Lanbidek laguntzak eskaintzen ditu ideia garatzeko eta martxan jartzeko. Laguntzak bi motatako ekintzailei zuzenduta daude eta kasu bakoitzean plazamugatuak daude: 1) Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei zuzenduta, haien enpresa ideia garatzen laguntzeko. Plaza kopurua: 6. 2) Bideragarritasun plana eginda eta negozio-ideia definitua duten ekintzailei zuzenduta, hurrengo hilabetetan martxan jartzeko eta JEZn alta emateko ideia dutenei. Plaza kopurua: 4. Izena emateko azken eguna: otsailaren 6a. Informazio gehiago: Ekintzaileei laguntzeko deialdia - Gorbeialdea