10:00 Zer dakigu elikadura beganoaz? 11:30 Ginkanaria
Albokaren eta herri musikaren deiadarra. Elkarretaratzea izango da 11:00etan, eta hortik aurrera askotariko ekintzak antolatu dituzte.
Esperimentu benetan magiko honetan Asier Kidamek bere azken sormen-lanak erakutsiko ditu. Umoreak eta soinu-banda zaindu batek inguratuta, publikoak mirari txikiak bizitzeko aukera izango du: botere handiak dituen aro bat, ardi jostalariak… baita magia egiten duen pelutxe bat ere. Aramaioko Gantzaga auzoko jaien egitarauaren barruan.
Xalto eta Brinko pailazoekin ikuskizuna. Jarraian, askaria bertaratutako guztientzat, eta amaitzeko, nork bere eskultura egiteko eskulan saioa. 5 urtetik gorakoentzat. Arima taldeak koordinatutako doako saioa.
Sinopsia: Maleta bat eta sagarrondo bat hartuta eta laster itzultzeko gogoz, Bettinak bere etxetik alde egin du, gerrak eragiten duen beldurraz eta bonben zarata hotsaz deskantsua hartzeko. Bere “etxeberria” eta bere egoera berria, baina, ez dira berak espero bezalakoak. Normak, bere antzeko egoeran dagoen neskato batek, istorio honetan zehar lagunduko dio eta elkarrekin, halabeharrez, zailtasunei aurre egiten lagunduko dien laguntasuna eraikiko dute.
Jakinduriek mundue erreko dau bertsozientzia emanaldia. Bertsolariak: Jone Uria Albizuri eta Julio Soto. Antolatzailea: Euskampus fundazioa.
Txirritola euskara elkarteak Hitzak mendietan ekimena jarri du martxan. Urrian hasi eta azaroaren 22a bitartean luzatuko da.
Batera diru-laguntzaren bigarren deialdia abian jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak. Gasteizko gazteek kultur proiektuak aurkezteko aukera izango dute, eta antolatzaileek Crowdfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000 euroko ekarpena egingo diete deialdian aukeratutako 3 proiekturi. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 7tik 2020ko urtarrilaren 7ra bitartean egongo da zabalik. Batera deialdiak Laboral Kutxa eta Vital fundazioaren babesa izango du; egiten duten ekarpenari esker, edizio honetan egitasmoak garatzeko aurrekontua bikoiztu egin da (guztira, 6.000 euro).