Kamila zebraren eta Perli otsoaren ipuinek, ezberdintasunak suposatzen duen aberastasuna eta balioa lantzen dute. Gure gizartean aniztasuna elementu aberasgarri moduan ulertzeko istorio bat. Antton Aranbururen eta Lorena Martinen eskutik. 3-6 urte bitartekoentzat.
"Zein koloretakoak dira ipuinak? Eta nahi dugun modura margotzen baditugu? Ipuinak entzun eta gero, umeek istorioen pertsonaiak margotu ahalko dituzte". Ines Bengoaren eskutik. 4-8 urte bitartekoentzat.
Zabalganan eragin txaramelari ekimenaren baitan, ipuin kontalaria. Sinopsia: Bazen behin liburuz beteriko ganbara bat. Bertan sartzeko belarriak adi, begiak zabalik eta irudimena ekarri beharko duzu. Sarrera librea, lekuak bete arte. Umeak heldu batez lagunduta joan behar dira.
Txirritola euskara elkarteak Hitzak mendietan ekimena jarri du martxan. Urrian hasi eta azaroaren 22a bitartean luzatuko da.