GEUrekin mendira taldeko lagunek Aloña (Gorgomendi-Kurtzezar-Butreaitz) ingurura irteera antolatu dute. Gasteiztik irteera: goizeko 08:30ean, Mendizorrotzako aparlekutik (Beti Jai frontoien aurrean). Arduraduna: Kike (655 720 625). geurekinmendira@geuelkartea.eus
Euskal ipuinen eta kondairen munduan murgiltzeko ibilbide gidatua.
Latiorroko jaien egitarauaren barruan, Euskal Dantzen erakustaldia, Itxarkundia Dantza Taldearen eskutik.
MagialdiAraba jaialdiaren barruan.
Legutioko jaien egitarauaren barruan, Honolulu haurrentzako ikuskizuna, Kantu Kolore proiektuaren eskutik.
Igandeak kontzertu programaren barruan, Birkit taldearen kontzertua. Sarrera doan.
Legutioko jaien egitarauaren barruan, Ilargi Beltza taldearen eskutik dantzaldia.
Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa martxan da bosgarren urtez. Nahi duen guztiak 2019ko udan munduan zehar eginiko bidaiak argazki eta hitzen bitartez kontatu ahal izango du. Parte hartzeko epea irailaren 21ean bukatuko da. Lan onenen egileek Durangoko Azokaz gozatzeko asteburu pasa kulturala irabaziko dute.
Irailetik ekainera bitartean, Gazte sortegiak sormen eskola egingo da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero. Oihane Pereak, Miren Narbaizak, Edurne Azkaratek eta Hala Bideoko lagunek bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak landuko dituzte bertan, hurrenez hurren. Izena emateko epea urriaren 16ra arte irekita egongo da. Eskolak 150 €ko prezioa du.