5ak Gasteizen. Bertsolariak: Peru Abarrategi, Manex Agirre, Aroa Arrizubieta, Xabi Igoa, Oihane Perea eta Iñaki Viñaspre. Gai-jartzaileak: Paula Amilburu eta Maialen Kortabarria.
Larrua Proiektuaren eskutik. Jordi Vilasecak eta Aritz Lopezek zuzendutako dantza proiektua da, berezko hizkuntza bat duena. Egitasmoan, hainbat estilo, fisikotasun eta diziplina uztartzen dituzte (Break Dance eta Dantza Garaikidea). Larrua Proiektua egitasmoaGasteiz eta inguruetan dantza aktibatzeko intentzioarekin jaio zen. Bertako eta estatu mailako artistekin, erakundeekin, erresidentzia artistikoekin kolaboraziorako bideak zabaltzea helburu duen kolektibo artistikoa osatuta. Dantzariak: Oier Abrego, Sayoa Belarra, Pauline Bonnat, Elene Carreto, Alicia Cayrou, Marina Esquisabel, Aitor Jimenez, Araitz Lasa, Xián Martínez eta Iker Sanz. Gonbidapenak: Principal antzokiaren lehiatilan. Irailaren 12an, 18:00etatik aurrera, Montehermosoren Informazio Zerbitzuan
Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa martxan da bosgarren urtez. Nahi duen guztiak 2019ko udan munduan zehar eginiko bidaiak argazki eta hitzen bitartez kontatu ahal izango du. Parte hartzeko epea irailaren 21ean bukatuko da. Lan onenen egileek Durangoko Azokaz gozatzeko asteburu pasa kulturala irabaziko dute.
Irailetik ekainera bitartean, Gazte sortegiak sormen eskola egingo da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero. Oihane Pereak, Miren Narbaizak, Edurne Azkaratek eta Hala Bideoko lagunek bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak landuko dituzte bertan, hurrenez hurren. Izena emateko epea urriaren 16ra arte irekita egongo da. Eskolak 150 €ko prezioa du.