Lehen euskal zirku ibiltaria, gure artisten topaleku. Magia, akrobaziak, malabareak, pailazoak, musika eta zirkuko diziplina ezberdinez goza daitekeen karpa txiki eta goxoa. Gure artistak gure hizkuntzan mundu guztiari irekia. Bi emanaldi: 18:00 eta 20:30 Kaldearte 2019 jaialdiaren egitarauaren barruan.
Herritarrei ondo pasatzera euskal dantza ezagunenekin gonbidatzeko asmoz, dantzaren zentzu ludikoa berreskuratu nahi du Udal Folklore Akademiak. Euskal dantza tradizionalen ikusle eta, aldi berean, partaide izateko aukera eskaini nahi zaie herritarrei.
Bertso poteoa Izarrako frontoitik hasita. Bertsolariak: Zigor Enbeita, Agin Laburu eta Alaia Martin.
Garagardorik onenak euskaraz ezagutzeko dastaketa.
Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko, kontzertu berezia prestatu dute Bilboko Koral Elkarteko Euskeria koruak eta Gasteizko Nurat Abesbatzak. Guztiok ezagutzen ditugun euskal abestien bertsio koralak entzuteko aukera izango dugu. Mendeurrena aitzaki hartuta, guztion memorian dauden melodiak entzun eta abestuko ditugu. Ehun abeslari gazte ehun urteak ospatu eta etorkizuna indarberrituta hasteko, euskal musikako talde eta abeslari famatuenen lanak abestuz. Prezioa: 15/18 euro.
Bertsolariak: Paula Amilburu, Unai Bengoetxea, Xabi Igoa eta Felipe Zelaieta. Gai jartzailea: Arantxa Sobrino.
Gasteizko Gaztetxearen eta Hala Bedi Irratiaren eskutik, Muinoko Hotsak ekimena. Hilabetero bezala, Arabako eta kanpoko talde batek partekatuko dute oholtza. Prezioa: 5 euro.
Ozaetako jaien egitarauaren barruan, erromeria Joxe Mendizabalekin.