GEUrekin mendira taldeko lagunek Etxarri Aranatz-Beriain-Unanu ingurura irteera antolatu dute. Gasteiztik irteera: goizeko 08:30ean, Mendizorrotzako aparlekutik (Beti Jai frontoien aurrean). Arduraduna: Joseba (665737557).
Amurrioko Koadrillak 10 urtez herria girotzen lemapean antolatu dute Puntazo Eguna. Egun osoan zehar ekitaldi desberdinak izango dituzte: Txupinazoa 12:45ean botako dute, haurrentzako tailerrak izango dira herrian, triki-poteoa, eta 21:30ean kontzertuak izango dira Dientes de Luna, Guda Dantza eta Akerbeltz taldeekin besteak beste.
Korrika egitarauaren barruan antolatu da ginkana herrikoia. Euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa da ginkana herrikoia. Informazio gehiago: Aramaioko Udala
11:00etan hasiko da larunbateko egitaraua, ginkana herrikoiarekin. Arratsaldez, 18:00etan Korrika jaialdi ibiltaria egingo da, gune ezberdinetan. Ibargoian emango zaio hasiera eta parkean bukatu da. Eta gero aukera egongo da eskolako jangelan afaltzeko, norberak etxetik ekartzen duena jateko. 22:30ean pilota partidu finala jokatu da frontoian. Goizeko 2:00etan iritsiko da Oletara KORRIKA.
KIMIKARIN programako kimika-saioak. Jarraian askaria bertaratutako guztientzat. 5 urtetik gorakoentzat. Doakoa.
'Ilusioaren doinua' ikuskizuna Zirkun Zirko eskolaren eskutik. Bi emanaldi: 18:00etan eta 20:00etan. Prezioa: 10 euro aldez aurretik. 8 euro Harresi txartelarekin.
Zurrunbilo Euskal arte eszeniko garaikideen jaialdiaren egitarauaren barruan, antzezlana Kamikaz & Ttak teatroaren eskutik.
Zurrunbilo Euskal arte eszeniko garaikideen jaialdiaren egitarauaren barruan, dantza Eva Guerreroren eskutik.