Udalaren liburutegien sareak haur eta familientzako jarduerak antolatzen ditu. Badut taldearekin. Berdin eta ezberdin bizi gara munduan: txikiak zein handiak, beltzak zein zuriak, lodiak zein argalak... Denok errespetuz bizi ahal izateko ipuinen mundu zoragarrira bidaiatuko dugu, bakean eta berdintasunean bizi izateko.
Udal liburutegien sareak antolatuta, 'Amets saltzaileak'. Bertsoak, ipuin kontaketak eta marrazkiak Felipe Zelaieta, Aroa Arrizubieta, Manu Bendala eta Laura Lobatorekin.
GEU elkartearen eskutik kontzertua izango da. Joseba Tapiaren zuzenekoetarako egitasmo berria da, zuzenekoetan bakarrik entzun ahal izango dena.
Zirriborrotik ipuinera erakusketa antolatu da Eduardo Rodriguez eta Eneko Etxegarairen eskutik.