Gasteizko Erdi Aroko leku interesgarrienak bisitatuko dituzte. Turismo bulegoak antolatuta. Prezioa: 5€.
Herri kiroletako Andre Maria Zuria txapelketa Arraste probak: idi-dema, zaldi-dema, eta gizon-proba. Emakumezkoen herri kirolen erakustaldia. Antolatzailea: Arabako Herri Kirolen Federazioa.
Lankuk eskaintzen du Petresku ez etsi haurrentzako bertso antzerkia. Laida errumaniarraren historioa da.
Bertso-saioa: Asier Otamendi, Ruben Sanchez, Ane Labaka eta Uxue Alberdi. Aurkezlea: Nieves del Alamo. Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea
Erdi Aroko hirigunea ikusteko bisita. Ezagutu, gidari baten eskutik, Erdia Aroko hirigunearen eraikin adierazgarrienak eta Santa Maria Katedrala.Prezioa: 6.50€
Udal Akademiako gaita jotzaileekin Larrain Dantza eta Txulalai dantzatuko dira.
Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da. Informazio gehiago: www.oihaneder.eus