Gasteizko Erdi Aroko leku interesgarrienak bisitatuko dituzte. Turismo bulegoak antolatuta. Prezioa: 5€.
Herri kiroletako Andre Maria Zuria txapelketa: Gizon proba, lokotx-bilketa (emakumezkoak), Txingak gizonezko eta emakumezkoak eta zaku-lasterkariak Antolatzailea: Arabako Herri Kirolen Federazioa.
Zozongo taldearen eskutik, Reziklator ikuskizuna.
Zirkun eta bere lagun txikia Tina-ren bidaia hastera doa…oraingoan txirringa magiko eta berezi batean egitea erabaki dute… Bidaibizitzen ikuskizunaren antolatzailea da Oihaneder Euskararen Etxea.
Bertso-saioa: Manex Agirre, Peru Abarrategui, Ainhoa Agirreazaldegi eta Unai Iturriaga Aurkezlea: Oier Suarez Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea
Erdi Aroko hirigunea ikusteko bisita. Ezagutu, gidari baten eskutik, Erdia Aroko hirigunearen eraikin adierazgarrienak eta Santa Maria Katedrala.Prezioa: 6.50€
Pirritxen ume bikiak jaio dira! Pertsonek 9 hilabeteko haurdunaldia dute. Behorrek ia urtea igarotzen dute kumea egiteko, eta gurean Pirritxek 16 hilabete igaro ditu esperoan. Baina lanak ongi eginda dator, bi pailazo txikirekin. Ikusi nahi duzue nola gertatu zen une magikoa?
Udal Akademiako gaita jotzaileekin Larrain Dantza eta Txulalai dantzatuko dira.
Ikuskizun ibiltaria da Kargak & Deskargak, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Josu Zabala eta Rafa Ruedaren eskutik. Antolatzailea: Oihaneder Euskararen etxea, GEU elkartea eta Arabako Bertsozale Elkartea
Aihotz Plaza: Maider Zabalegi Txosna gunea: Sorkun, Liher.
Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da. Informazio gehiago: www.oihaneder.eus