Aramaioko Uribarriko auzoak antolatuta, San Kristobal eguna ospatuko da. Hauxe da prestatu duten egitaraua: 12:00 – meza nagusixe, Bizente Goikoetxea abesbatzak lagunduta.Ostien, trikitilarixek eta bertso saiue.15:00 – auzo bazkarixe17:00 – ipuin kontaketa saiue: Istorio baten trukeOstien, trikitilarixen emanaldixe.17:30 – bolo txapelketie.
Adurtzako Jaiak ospatzen dituzten honetan, herri bazkaria egingo dute. Horretan Zigor Enbeita eta Xabi Igoa bertsolariek parte hartuko dute. Aurretik izena eman beahr da Arkaitz Bodegoian.
Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da. Informazio gehiago: www.oihaneder.eus