Maiatzak 27

[JAIA] Euskal jaia

2017/05/27 10:00

kaleak Aiaraldea Amurrio |DANTZA

Ohiturak elkarteak, Amurrio dantza taldeak eta Amurrioko Udalak antolatuta ospatuko da Euskal Jaia Amurrion; euskal dantzak protagonista izango dira jardunaldian: kalejirak, dantzaldia, haur dantzarientzako bazkaria eta jolasak, dantza poteoa eta erromeria egingo dituzte.

 

[JAIA] Euskal Herria kantuz eguna

2017/05/27 10:30

Landatxo Gasteiz |JAIA

2010. urtean euskal kantu talde herrikoien sarea sortu zenetik, Euskal Herria Kantuz ekitaldia ospatzen den zazpigarren urteurrena da; 2017ko Euskal Herria Kantuz eguna Arabara ekarri dute aurten, Gasteizera hain zuzen ere, eta zazpigarren urtea izanik "Araba, zazpigarren aldaba" lelopean ospatuko dute aurtengo edizioa. Euskal Herri osoko kantu taldeak gonbidatu dituzte, kantuz eta dantzan igaroko dute eguna, eta ekimen irekia izanik gustuko duen edozein gonbidatu nahi dute egun eder hau konpartitzera.

EGITARAUA:

10:30ean, Landatxo kiroldegian, Euskal Herritik iritsitako kantuzaleei ongi etorria.

 11:30ean, kalez kaleko kantujira: Aiztogile kalea → Faroloia → Andra Mari Zuria plaza → Postak plaza → Foruak plaza

13:00etan Imanol Urbietari omenaldia Foruak plazan.

 17:30eank Kantuzaleen Ekitaldia Foruak plazan.

[BISITA GIDATUA] 'Almendraren erdian'

2017/05/27 11:00 eta 16:30

Turismo bulegoa Gasteiz |BISITA GIDATUA

Gasteizko Erdi Aroko leku interesgarrienak bisitatuko dituzte. Turismo bulegoak antolatuta.

[FAMILIA TAILERRAK] Sendabelarrak

2017/05/27 11:30

Oihaneder Euskararen Etxea | Gasteiz |TAILERRA

Oihaneder Euskararen Etxeak antolatuta, familian gozatzeko tailerra da. Parte-hartzaileek landereei darien usainez, koloreez eta erabilgarritasunez gozatu ahal izango dute. Tailer guztiz esperimentala da, beraz landare eta fruita ezberdinen usaina harrapatzeko, testurak ukitzeko eta naturak ematen dizkigun koloreez jabetzeko aukera emango da. Horrez gain, tailerrean bertan, esperimentu batzuk egingo dira; adina eta tailerraren araberakoak izango direnak. Tailerra dinamikoagoa eta interesgarriagoa egiteko asmoz, esperimentuak bukatzen diren bitartean ipuin eta jolas batzuk txandatuko dira.

Parte hartuko duten umeek gutxienez 4 urte izan beharko dituzte eta gurasoetako batek (ez biek) lagunduta etorri beharko dira. Tailer bakoitzean  24 lagunentzako tokia egongo da gehienez, 12 ume eta 12 guraso. Izena emateko bete honako  inprimakia maiatzaren 8tik 21era bitartean.

[KONTZERTUA] Niketz+Astarte+Voltaia

2017/05/27 22:00

Burubio elkartea Aiaraldea Amurrio |KONTZERTUA

Niketz, Astarte eta Voltaia taldeen kontzertua. Sarrera: 5 euro.

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik'

2017/05/26

Oihaneder Euskararen Etxea | Gasteiz |ERAKUSKETA

kimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute.

Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa.

JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.