Maiatzaren 9an, larunbata, VIBORA + Crossed + Ezta Ilen taldeek zuzenean joko dute Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 20:00etatik aurrera. ALEAk Jimmy Jazz Gasteiz aretoaren laguntzarekin bi sarrera solte zozkatuko ditugu ALEAkideen artean.
‘Egin ez dugun Guztia’ Víbora taldearen bigarren LP-a da. Lanak nostalgiaz hitz egiten du, azken urteetan taldeak bizitako guztiari buruz eta proiektuaren ondorioz albo batera utzi izan den guztiari buruz. Eraman dituen lekuetaz eta halako proiektu batek osatzen dutenen bizitzetan hartzen duen pisuaz ere bai. DIY-aren alde egiten jarraitzeko ilusioaz eta, aldi berean, nagusitzen joatearen eta aldaketa ezak sortzen duen tristuraz. [...]
Zozketa honetan parte hartzeko kide izan behar duzu. Kidea bazara sartu hemen: Sartu
Bestela, egin zaitez kide! Egin kide!